Jarriatu Facebook-en
Nafarroa, 2019ko urriaren 17a, osteguna
  ALBISTEAK
 
    


HITZ&HITZ hitzaldi zikloa    

12/02/16

Martxoak 22: Pedro Miguel Etxenike

San Fermin Ikastolak Nafarroa Oinezerako aukeratu duen leloak (Kolore&Hitz) hitzari eman nahi diogun garrantiza islatzen du. Hitza komunikazioaren gako gisa, kulturaren eta gure hizkuntzaren transmisiorako ezinbestekoa, hainbeste aberasten gaituen hausnarketarako ere giltzarri.

Oraingo honetan, ospe handiko hainbat adituri eman nahi die hitza ikastolak, gai garrantzitsu batzuei buruz pentsatzen dutena esan diezaguten: egungo krisia, bai ekonomiaren ikuspuntutik bai filosofiaren ikuspuntutik; zientziaren egoera eta etorkizuna; idazlearen zeregina; justiziaren erronkak… horiexek dira, besteak beste, zikloan jorratuko ditugun gaiak. Antolatutako hitzaldiek kultura-balioa erantsi nahi diote 2012ko Oinez jaiari, gure ikastolarekin zerikusia duten pertsonei zein gainerakoei eskainita.

   Dokumentua ikusi

San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 22 21 96  •  nie@ikastola.eus Web Mapa  •  Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
aldor internet-ek garatutako webgunea