Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31
1. CIVICANEKO IRAKURKETA GIDAK
Civicanek aldiro gai baten inguruan bildutako liburuen gidak argitaratzen ditu. Liburuak gaztelaniaz izaten dira batez ere baina euskarazko asko agertzen dira ere bain. Adinaka sailkaturik daude haur literaturatik hasita helduen literatura arte.

2. FIRA: CALCO RECOMENDACIONES DE LECTURA

FIRAko gidak

Gida hauek Iruņerriko irakuketarako animazio kanpaina baten barruan argitaratu ziren. Euskarazko eta gaztelaniazko liburu aukeraketa egiten da bertan eta liburu horien inguruko iruzkinak.

3. FIRA: ESTELLA LEE - LIZARRAK IRAKURTZEN DU

FIRA taldeak sortutako beste gida sorta bat da hau.

LIZARRAk irakurtzen du - ESTELLA Lee argitalpen hauetan Lizarrako irakasle eta ikasleen liburu gomendapenak jasotzen dira. Euskaraz eta gaztelaniaz.

4. HARTZ IPUINLARIA
HARTZ IPUINLARIA
Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.

5. LEER.ES FAMILIENTZAT
MEC-eko Leer.es ekimenaren barruan kokatze da webgune hau. Bertan familientzako gomendioak, irakurzaletasuna bultzatzeko jolasak, gurasoen galderak erantzuteko txokoa, adituen artikuluak...

6. MILCUENTOS
Webgune honetan hainbat ipuin agertzen dira. Ipuin hauek irakurri eta entzun egin daitezke. Hauetako bi euskaraz daude.

7. OEPLI
Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundea (OEPLI, gaztelaniaz), IBBY (International Board on Books for Young People) erakundearen Espainiako atala, 1982ko uztailaren 27an sortu zen formalki, INLE (Espainiako Liburuaren Institutu Nazionala) institutuaren Haur Literaturaren Batzordea desagertu zenean. OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haurren liburuekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian. Lurraldeko lau atal ditu eta jarduerak Espainiako Estatu osoan egiten ditu. Hala ere, helburu berak dituzten beste erakundeekin egindako akordioei esker, jarduera Espainiatik kanpo ere garatzen du.

8. PORTAL AUDIOVISUAL DE LA LECTO-ESCRITURA
Gune honetan irakur-idazketarekin lotutako gaien inguruko bideoak aurki daitezke. Hau da guneak eskaintzen duen berrikuntza. Gai interesgarriak irakasle eta gurasoei begira. Merezi du.

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea