Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
Urriak 14

1. JUUL Arautegiak eta boto-txartelak
Egun on, juul kideak:

Mezu honen bitartez, 2020 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK eta boto-txartelak bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak harretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea.

Laster arte!
Nafarroako Ikastolen Elkartea
Fitxategia jaitsi

2. JUUL 2020 Informazioak
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, MARTXOAK 31, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera martxoaren 30era ere zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan
Fitxategia jaitsi

3. JUUL Gabonetako zirkularra familiei
Gabonak hurbil ditugula, mezu honen bidez, familiei bidaltzen ahal zaien zirkular eredua igortzen dizuegu.
Fitxategia jaitsi

4. ESKOLAKO LITERATUR KANONA

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Lehen Hezkuntzan zein Bigarren Hezkuntzan gelan lantzeko funtsezko liburuen zerrenda osatu eta liburu horiek irakurketa partekatuaren bidez lantzeko proposamen didaktikoak prestatu ditu.

Egitasmoa duela bi ikasturte abiatu zen Bigarren Hezkuntzan eta 2019ko udazkenean Lehen Hezkuntzara iritsi da. Erantsita bidaltzen dizkizuegu LHrako sei proposamen didaktiko, beste horrenbeste obra lantzeko: Piztiak bizi diren lekuan eta Makilakixki 1. zikloan, Haur Korapiloak eta Eskubeltz taldearen abenturak 2. zikloan eta, azkenik, Ehun ipuin hitz gutxitan eta Jon eta Mirka 3. zikloan.

Liburu zerrenda osoak eta proposamen didaktikoak (PDF nahiz Word formatuetan) honako loturan eskura ditzakezue.

https://sites.google.com/educacion.navarra.es/eskolako-literatur-kanona/

Eskolako Literatur Kanonak bi helburu nagusi ditu:

1. Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleen literatur gaitasuna lantzeko ezinbestekoak ikusten diren literatur genero askotariko euskarazko literatur lanen corpus zabal eta malgua osatzea.

2. Irakasleei baliabideak eskaintzea, hezkuntza literarioa gelan lantzeko hainbat proposamen eskainiz.

Ahots asko dira esaten dutenak eskolarako kanon berezituaren beharra dagoela. Kanon horretan klasikoak leudeke, baina klasikoekin batera Haur eta Gazte Literaturako kalitate handiko lanek ere eduki behar dute bere tokia.

Lehen Hezkuntzarako aukeraketa eta proposamen didaktikoak Xabier Etxaniz Erle, Asun Agiriano, Idoia Sobrino, Lorena Gil eta Imanol Mercerok egin dituzte. Juan Kruz Igerabide Literatura Unibertsaleko aholkulari gisa aritu da. Hogeita hamarna liburu proposatu dituzte 6-8 urte bitartekoentzat, 8-10 urte bitartekoentzat, eta 10-12koentzat.


Fitxategia jaitsi

5. JUUL KANPAINAREN AZALPEN OROKORRA

Kaixo, JUUL kideak:
Lerro hauen bitartez, eta kanpainari hasiera emateko, egitasmoaren hainbat datu azaltzen duten power point artxiboak bidaltzen dizkizuegu:
-    JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena
-    JUUL kanpaina familiei aurkezpena (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz)
Baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu.
Laster arte, ongi izan,
JUUL ANTOLAKUNTZA


Fitxategia jaitsi

6. JUUL 2019 KANPAINAREN EBALUAZIO EMAITZAK
2019ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena.
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea