Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31

1. JUUL 2019 KANPAINAREN EBALUAZIO EMAITZAK
2019ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena.
Fitxategia jaitsi

2. JUUL 2019 DATAK ETA DATUAK GOGORATZEKO

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke, horretarako erantsitako artxiboa kontsultatzea gomendatzen dizuegu.

Animo! Badator JUUL!


Fitxategia jaitsi

3. 2019 JUUL ARAUTEGIAK ETA BOTO TXARTELAK

2018 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak harretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, boto-txartelen ereduak igortzen dizkizuegu.


Fitxategia jaitsi

4. JUUL 2019 BERRIKUNTZAK

Kaixo JUULkide:
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 2, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 1era ere bai zabalduko genukeen. Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Erantsitako dokumentuak informazio gehiago dago. Mesedez, arretaz irakurri.


Fitxategia jaitsi

5. JUUL Gabonetarako zirkularra

Kaixo, juulkideak:

Gabonak hurbil ditugula, mezu honen bidez, familiei bidaltzen ahal zaien zirkular eredua igortzen dizuegu.

JUUL kanpainak irakurtzeko zaletasuna bultzatzen duen heinean, familiek opariak egiterako garaian, liburuak izatea gomendatzen dugu. Horretarako, liburu gomendagarrien zerrendak eskura jartzen ditugu webgunean.

Zirkularra elebiz bidaltzen dizuegu. Batetik, euskaraz eta gaztelaniaz, eta, bestetik, euskaraz eta frantsesez.

Baliagarria izatea espero dugu.

Agur bero bat,

JUUL arduradunak.


Fitxategia jaitsi

6. JUUL KANPAINAREN 2018ko EBALUAZIO EMAITZAK

Kaixo, JUUL kanpainako kideak:

Mezu honen bidez, 2018ko JUUL kanpainako kideen ebaluazioaren laburpena bidaltzen dizuegu. Eskerrik asko bidalitako erantzunengatik! Zuen iritzia ezagutzea, oso baliagarria da guretzat.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea