Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31

1. V. IDEIA. LIBURUONDOA, LIBURUAK EMATEN DITUEN ZUHAITZA
Zer da liburuondoa?
Izenburuak dioen bezala, liburuak ematen dituen zuhaitza da. Zuhaitz horren liburuak irakurtzen ditugunean ideiak, jakintza, istorioak, sentimenduak landatzen ditugu gure barnean. Bestalde liburuekin, zuhaitzen fruituekin bezala, gure jakintza, jakin-mina edo istorio gosea asetzen dugu. Liburuondo desberdinak landa ditzakegu aurtengo Juul kanpainan.
Hona hemen hainbat ideia:
- Geletan edo pasabideetan: liburuak ematen dituzten zuhaitzak, aipuen zuhaitza, horma-irudiak...
- Jolastokian edo herrian.
Fitxategia jaitsi

2. IV- IDEIA. Speed Book Dating – Liburuen Inguruko Hitzordu Bizkorrak
Badira bikotea bilatzeko sistemak, non pertsona ezberdinak toki batean biltzen diren, eta, errotazioak eginez, hiru minutu izaten dituzten euren artean ezagutzeko. Antzeko zerbait munta dezakegu DBHko gela desberdinetako ikasleekin, baina liburuen inguruan hitz egiteko: SBD - Speed Book Dating. Bikoteak antolatuko dira zozketa eginez eta bi-hiru minututan irakurtzen ari diren liburuaz hitz egiteko aukera izango dute. Gero, errotazio sistema baten bidez (erlojuaren noranzkoan, esaterako) bikoteak etengabe aldatzen joango dira.
Fitxategia jaitsi

3. IV. ESPERIENTZIA – JUUL LIBURUAREN IRAKURKETA
Zangozako Rincon del Carmen Ikastolako LH 5. mailako ikasleek JUUL liburua hartu eta haien artean orrialdeen irakurketa banatuz grabazioa egin zuten. Esperientzia honekin, IKT batzuen erabilera ikasteaz gain, Juul liburuaren argudioa kontuan hartuta, norberari buruzko balioespenaren gaia ikertu eta landu zuten. Esperientzia interesgarri honen nondik-norakoak erantsitako artxiboan ikus ditzakezue.
Fitxategia jaitsi

4. III. IDEIA: ASTOLIBURUTEGIA
Herrialde eta herri txiki askotan ez dute liburutegirik, baina liburuak heltzen dira beste bide batzuetatik.
Gure proposamen bitxi honetan, ASTO bat etorriko zaigu bisitan ikastolara, benetako astoa, noski! Liburuak ekarriko dizkigu haurren harridura, zirrara eta ilusioa sortuz. ASTOLIBURUTEGI bat gure ikastolan!
Fitxategia jaitsi

5. III. ESPERIENTZIA: LIBURUENTZAKO ORRI-MARKATZAILEAK
ANDRA MARI IKASTOLA – ETXARRI ARANATZ
Juul kanpainarako proposamentxo batekin etorri zaizkigu Sakanako ikastola honetatik. Irakurlagun proposamenari jarraituta, irakurketa saio bat antolatu zuten, LH 5. eta 6. mailako ikasleek txikiei Castillo Suarezen Erikaren Ttilikak liburua irakurriz (oso egokia LH 1. mailako ikasleentzat). Eta… irakurketa saioa bukatutakoan... OPARI moduan ikasle bakoitzarentzat ORRIALDE MARKATZAILE bat eman zieten.
Jarraitu irakurtzen...
Fitxategia jaitsi

6. II. ESPERIENTZIA - LAGUN EZKUTUA / HITZORDU ITSU BAT
Ikasle bakoitzak liburutegiko, gelako edo etxeko liburu bat har dezake, gustuko duen bat, era politean estali eta bere lagun ezkutuari eman.

Normalean, ezkutuko lagunak opariak egiten ditu, baina gure kasuan liburua “gomendatu - utzi” egingo du. Noski! Liburua irakurri ondoren, gelara edo liburutegira itzuliko da. Etxekoarekin zer egin, hori zuek erabaki “oparitu”, “utzi”...

Lagun ezkutuak... ;-) liburua estali aurretik... mezu bat idatziko dio “oparia” jasoko duen ikaskideari... Horretan, nahi duena jar dezake: mezu tentagarriren bat interesa piztuko duena, zergatik gustatu zaion adieraziko duen mezua, eta abar.
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruńea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea