Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

SAGUZARRAK EGUNEZ, Jokin Mitxelena

11/11/30

SAGUZARRAK EGUNEZ, Jokin Mitxelena
Aizkorri
Betaurreko beltzik bai, saguzarrok egunez ikusteko? galdetzen zuten saguzarrek. Gauez egiten baitute hegan eta egunez lo. Genobebak eta Isabelak, ordea, mundua ikusi nahi zuten egunez. Egunez mundua ikusi nahi!


GAUMIN ARGITALETXEA

11/11/28

Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu du, helburutzat duena "irakurleek, batik bat gazteek, literaturaz goxatzea, irakurtzea behar gisa ez sentitzea".


LETRA HANDIA saileko ipuin berriak

11/11/24

EREIN argitaletxeak argitaratu berri du LETRA HANDIA sailaren zanbait ipuin: Aitonaren txakurra, Uso herrena, Ilargiak hotz, Etxea pintatzen, Mariaren hortza, Koloretako elefanteak, Ferian eta Haitzuloa. Egilea: Enric Lluch.


IDEIAK II - El Redín ikastetxeko TERMOMETRO LITERARIOA

11/11/23

Ikasturte honetako ideia proposamen zerrenda honetan, benetan interesgarria den proiektu bat erakutsi nahi dizuegu: Iruñeko El Redin ikastetxeko "Termómetro literario" delakoa. El Redínek eta sare berdineko hainbat ikastetxek internet plataforma bat sortu dute liburutegian dituzten liburuen inguruan. Gunean nobedadeak eta gomendapenak jasotzen dira, ikasleek bozketaren bitartez liburuak baloratzen dituzte eta iruzkin laburrak idazten dituzte irakurritako liburuen i...


BAINURA!

11/11/16

BAINURA!
ARGITALETXEA: PAMIELA
ANDERSEN 2010 SARIKO FINALISTA (ITALIA)
«Lehoi! Kendu arropa eta bainura!»
«Baina zer diozu, ama? Lehoi batek arropa kentzea? Tira, beste erremediorik ez badago...»


IDEIAK I. LIBURUAREN SORKUNTZA

11/11/11

LIBURUAREN SORKUNTZARI BURUZ HAINBAT DATU
Liburu bat sortzea eta argitaratzea prozesu luzea da. Jende askok parte hartzen du zeregin honetan eta gure ikasleek hori jakitea nahi dugu. Helburu horretan laguntzeko, ikasleekin batera, liburuaren hasierako orrialdean datorren informazioa analizatzea izan daiteke abiapuntua. Ikus dokumentuan proposatzen dizkizuegun zenbait ideia jarduera honetarako.


LANBROA, Arrate Egaña

11/11/11

LANBROA
Peli eta Dorak, elkar gutxi ezagutu arren, betiko gorrotzea erabaki zuten. Zergaitik eraman zuen aitak toki urrun eta arrotz hartara?


MARIASUN LANDA 2011ko DABILEN ELEA SARIA

11/11/10

Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekon...


IKAS EUSKAL PEDAGOGIA ZERBITZUA - DOKUMENTAZIOGUNEA

11/11/09

IKAS EUSKAL PEDAGOGIA ZERBITZUA - DOKUMENTAZIOGUNEA
IKAS euskal pedagogia zerbitzuko dokumentazioguneak 2007ko ekainetik katalogatu dokumentuen kontsulta baimentzen dizu. Iparralden eta hegoaldean euskaraz argitaratzen diren liburu guztiak bertan aurki ditzakezue.


HERRI TXERRIKUMEAK

11/11/09

HERRI TXERRIKUMEAK
Ipuin-bideoa ikastolan ikasleekin eta etxean seme-alabekin jarduteko.
Bideoa ikusteko egin klik hemen

Horrelako beste hainbat youtuben ikus ditzakezua: Zazpi antxumeak, Txanogorritxo...


HAIZEAK ERAMAN ZITUEN IPUINAK

11/11/08

AULA aldizkarian argitaratutako artikulua gaztelaniaz: irakurritako ipuinen inguruko ideiak besteei pasatzeko jarduera.


LIBURUEK EZ DUTE ATZERAKO ISPILURIK, Jaume Centelles

11/11/07

AULA aldizkarian argitaratutako artikulua gaztelaniaz: liburutegi publikoekin eta beste erakunde batzuekin harremana sendotzearen beharrari buruz.


JUUL ALBISTEAK SARE SOZIALETAN ZABALTZEKO

11/11/03

Juul webgunean dituzuen albisteak, posta elektronikoz bidaltzen zaizkizuenak, orain gogoko dituzuen sare sozialetan edo zuen blogean zabal ditzakezue.

Horretarako botoi batzuk gehitu ditugu albisteen bukaeran. Berriren bat zabaldu nahi izanez gero, gunera joan, albisteetan sartu eta dagokion botoia sakatu.

Eman... ta zabal ezazue.


MUXURIK NAHI?, Castillo Suarez

11/11/02

Muxurik nahi?, Castillo Suarez
Kariñeri ikaragarri gustatzen zaio estutuak eta musutxuak ematea, egun osoa pasatuko luke horrela. Gelara mutil berri bat dator, Adolfo, baina hari ez zaizkio hainbeste gustatzen eta Kariñe kaparra hutsa dela uste du. Urtebetetze festa bat ere badago...


AZAZKALAK JATEN DITUT, ETA ZER?, Ana Urkiza

11/11/02

Azazkalak jaten ditut, eta zer? Ana Urkiza - ELKAR
"Eta zer?" bildumaren ezaugarria da desberdintasunak onartzea eta baloratzea; konplexuak eta marjinazioak gainditzeko modua, hemen, istorio dibertigarri bat da, azazkalak jaten dituen pintore batek bere haurtzaroari buruz kontatzen diguna.


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea