| IBBYren 33. biltzarra Londonen12/02/14
Haur eta gazteei zuzendutako liburuak mugak zeharkatu eta herrialde nahiz kultura desberdinetara nola iristen diren aztertuko da bertan. Londonen izaera kultur anitzarekin bat datorren gaia hautatu dute aurten. Izan ere, norbaitek emigratzen duenean, berekin eramaten ditu bere kultura, tradizioa eta istorioak (belaunaldiz belaunaldi jasotakoak nahiz sortu berriak), eta London bezalako hiriek horiek guztiak biltzen dituzte.
|
| RITA ESTU ETA LARRI, Mikel Valverde12/02/10
Rita estu eta larri Egilea: Mikel Valverde Ritak arazo bat dauka: gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute, gailuak opari zekarren panpina esklusiboa barne, eta Ritak ez du jostailua inon aurkitzen. Gurasoek espero dute agertuko dela panpina eta konfiantza dute alabarengan. ELKAR ARGITALETXEA
|
| JUUL BLOGAK PROIEKTUA12/02/02
Juul blogak proiektua martxan jada! Urtero bezala, Juul blogak proiektua martxan da. Proiektu horretan, bi blogetan, ikastola desberdineko ikasleek irakurritako liburuen iritziak eta gomendapenak partekatzen dituzte. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek Irakurzaletxiki bideo-bloga dute haien proposamenak argitaratzeko: http://irakurzaletxiki.blogspot.com ...
|
| IDEIAK III - IRAKURMETROAK12/01/27
Irakurzaletasuna bultzatzeko Juul Kanpainak eskaintzen dituen baliabideen artean irakurmetro literarioa dugu. Termometro itxura du eta ikasleek liburuak irakurtzen dituzten heinean marrazten joaten da erabat bete arte. Probatu duten ikastolek esan ditutenez arrakasta izan du eta ikasleak motibatzeko balio izan du.
|