
| IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK INKESTA12/01/26
Juul proiektuko berrikuntzen artean, orain aurkezten dizuegun hau dugu: Irakurketa ohituren inguruko inkesta. Jarduera txiki honen bidez bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, gure ikasleek irakurketaren inguruko ohituren berri izatea, eta, bestetik, datu horiek gelan erabiltzea horren inguruan mintzatzeko eta hausnarketa egiteko. Bi inkesta prestatu ditugu bat LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleek betetzeko, eta, beste bat, DBHko ikasleentzat.
| | KOMIKIA BILDUMA, ELKAR-TTARTTALO 12/01/20
KOMIKIA BILDUMA, lau liburu bildumarako De Rerum Natura 4, Patxi Huarte Elefantearen semea, Rudyard Kipling Gartxot, Edorta Barruetabeña eta Asisko Urmeneta Serafin eta basoko animaliak, Batzuen artean
| | HARTZ IPUINLARIA12/01/19
HARTZ IPUINLARIA Nabar hartz ipuinlariaren webgunea duzu hau. Hemen topatuko duzu hartzakumea eta berak kontatzen dituen ipuinak, eta hemendik bertatik jaitsi ahalko dituzu ipuinok. Nabar-ek, oraingoz, zazpi hizkuntzatan kontatzen ditu ipuinok, eta halaxe dauka etxea ere, zazpi hizkuntzatan eraikia.
| | AITAREN PITOKERIAK12/01/05
Aitaren pitokeriak Egilea: Justin Halpern ALBERDANIA ARGITALETXEA Neskalagunak abandonatu eta lana galdu ostean, gurasoen etxera itzuli zen Justin Halpern hogeita zortzi urterekin, eta aita jubilatu berriarekin egin zuen topo bertan. Betiko aita autoritario, lehor, zakarrarekin... eta haren ateraldi desegokiekin. Baina, halako batean, aitaren ateraldiak jasanezinak bezai...
|
|
|
|