Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

07/03/2011. IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO IDEIAK IV: Bookcrossing

 - argazkia handitu

BOOKCROSSING

Bookcrossing liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua da eta gaur egun mundu osoko milaka irakurle biltzen ditu. Liburuak leku jakin batean edo kalean bertan "aske" uzten dira, norbaitek topatuko dituelakoan. Pertsona batek liburu bat aurkitzean, liburuaren kodea erregistratu egiten du Bookcrossing webgunean. Honela liburuaren ibilbidea jarrai daiteke. Bestalde behin liburu bat irakurrita, berriro libre uzten da irakurle gehiago izateko eta ...mundua ezaguzteko.

Ikastolan bookcrossing-a egitea zaila bada ere, horretan oinarrituta ideia batzuk plantea daitezke irakurzaletasunaren mesederako:

1.- Bookcrossing-ez hitz egin: Zer da bookcrossing-a? Zer egin kalean honelako liburua aurkituz gero? Zer egiten dugu liburuekin irakurketa bukatu eta gero: utzi, eman, apalategian hautsa hartzen utzi?

2.- Gelako irakurle kluba: Ikasleen arteko liburu trukaketa informala normala izaten da geletan. Trukaketa era sistematikoan antola daiteke "gelako irakurle kluba" muntatuz. Ikasleei iniziatiba utzi eta haiek izan daitezke liburu trukaketa antolatzen dutenak: baldintzak (zenbat liburu ekarri behar dira kide izateko), arauak, jarraipena egiteko sistema, txandak... Honela ikasleen konpententziak lantzeaz gain gure ikasleek eskura iza dezaketen liburu kopura eta aniztasuna handituko da.

3.- Ausazko irakurlea: Irakurketarako oso motibagarria da zure lagun batek liburu jakin bat gomendatzea. Ikasleei liburu bana ekartzea eskatuko diegu. Aukeratzen duten liburua haien gustukoa izan behar du, norbaiti oparitu edo gomendatuko lioketena. Liburu horiek jaso eta ikastolako esparru batean izkutatuko lirateke. Ikasleek aurkitzen duten liburua irakurtzea proposatuko zaie. Behin liburuek "jabe berria" aurkituta solasalditxoa bultza daiteke, norena den liburu bakoitza eta zergatik ekarri duten galdetuz.

4.- Ikastolako bookcrossing saskia: Ikastoletan izan baditugu aldizkari, katalogo eta liburuak soberan ditugunak: ale gehiegi bidali dizkigutelako, irakurri ditugulako, beharrezkoak ez ditugulako. Saski bat ipin dezakegu ikastolako sarreran edo idazkaritzan, nahi duenak hartzeko. Era berean liburutegia saski bat egon daiteke nahi dutenek liburuak, komikiak eta abar ikastolari emateko.

5.- Liburu azoka: Ekintza hau oso arrakastatsua izan da aurrera eraman den ikastoletan. Liburu azkoka antolatzean datza. Etapaka edo zikloka antola daiteke ikasle kopururaren araber. Ikasleek liburuak ekarriko dituzte azokan erakusteko eta mahaietan ipiniko dira ikusgai. Egunean bertan, edo hurrengoan nahi bada, liburuen trukaketa egingo da. Tutoreen laguntza beharko da utzitako eta bueltatutako liburuen jarraipena egiteko. Liburu azokaren argazkiak.

 Bookcrossing-en inguruko estekak:

Zer da bookcrossing-a?: http://www.espaloia.com/archive/2005/09/27/87
Bookcrossing-eko gune ofiziala: www.bookcrossing.com
Euskarabideako bookcrossing ekimena (Kartelak, liburuentzako etiketak...): www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/bookcrossing
 


 Ideia hau zuen ikastolako irakasleei birbidali. Antzekorik egiten al duzue? Jakin nahi dugu!


Liburuen trukaketarako azoka - argazkia handitu
Liburuen trukaketarako azoka

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea