Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2019-2020
edizioko data:
MARTXOAK 31

16/03/2011. IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO IDEIAK V: Liburuetan aurkitutako mezuak

 - argazkia handitu

Liburuetan aurkitutako mezuak

 

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? Hamaika mezu idatz daitezke:

- Liburu hau Eguzkinek irakurri zuen 2000. urtean eta pena eman zion bukatzeak.
- Kaixo, liburu hau irakurtzen primeran pasatu dut, espero dut zuk ere gustukoa izatea.
- Pasarte hau oso ongi dago, baina bukaera mundiala da!
- Liburua ongi dago baina gehiago gustatu zitzaidan honen lehenengo zatia.

- Matilderen ama (liburu bateko protagonista) gaiztoa da benetan!

Nola antola daiteke hau gelan?

Itxura eta kolore desberdinak dituzten papertxoak presta daitezke eta zertarako diren adierazi. Ikasleek nahi dutenean papertxoa hartu eta mezua idatz dezekete.

Arau batzuk finkatzea komeni da: mezuak nola izenpetu (anonimoki, goitizen batekin, ikasleen izenarekin), mezua ipini aurretik irakasleari erakustea (mezu ezegokiak saihesteko), irakurtzen duten liburuan zenbat mezu utz dezaketen (bat gomendatzen da), mezua irakurri eta gero bertan uztea ala ez, data ipini behar den...

Jarduera hau denbora mugatu batean egitea proposatzen da, hilabete pare bat esaterako, liburuak mezuz ez betetzeko eta motibazioa ez galtzeko.

Bukatzeko, esan jarduera honen "fruitu" batzuk etorkizunean jasoko direla, hots, beste maila edo geletako ikasleek mezu horiek irakurtzen dituztenean. Irakurketaren metafora polita baita: liburu bat irakurtzea, sorpresa kutxa bat zabaltzea bezala da.

 - argazkia handitu

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea