Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2018-2019
edizioko data:
APIRILAK 2

10/11/2011. MARIASUN LANDA 2011ko DABILEN ELEA SARIA

 - argazkia handitu
Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian

Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.

 

Berritzailea izan da Mariasun Landa haur eta gazte literaturaren arloan; oparoa liburuak idazten; hizkuntza askotara itzulia; jende askok irakurria; sari askoren irabazlea eta beste zenbaiten hautagaia; irakurzaletasunaren sustatzaile nekaezina… Euskal Liburuaren Gaua urtero antolatzen da 2008. urteaz geroztik, kultur industriak euskal gizarte eleanitzaren garapenari egiten dion ekarpena agerian jarri eta ikusaraztea xede harturik. Gainera, euskarazko liburugintzan parte hartzen duten hainbat eragileren bilgune ere bada, hala nola, argitaratzaileena, idazleena, irudigileena, itzultzaileena…

Honako hauek jaso dute saria aurreko urteetan: Antton Olariaga (2008), Joan Mari Torrealdai (2009) eta Itxaropena argitaletxea (2010).

ITURRIA: SUSTATU.com

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruńea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea