Juul Kanpaina Juul Kanpaina 2017-2018
edizioko data:
APIRILAK 17

18/11/2013. II. IDEIA: IRAKURKETAREN GAUA

 - argazkia handitu

Aurkeztuko dizuegun ideia berri hau Erentzun ikastolatik bidali digute. Bertako andereño batek Suitzan egoten da askotan eta hango ikastetxe batean egiten dutena gurekin partekatu du.

  • Irakurketaren gaua deitzen diote ekimenari. Gela batek (edo bik) ikastolan gaua pasatzen du irakurtzeko helburuarekin.
  • Ikastolan afaltzeko elkartzen dira (norberak etxetik zerbait ekartzen du).
  • Afaldu ondoren, eskuargiekin liburutegira joaten dira eta gau horretan irakurtzeko liburuak aukeratzen dituzte.
  • Ondoren gaua pasako duten gelara joaten dira (beraien gela, psikogela, gimnasioa…).
  • Gaua pasatzeko behar dutena eramaten dute (lozakua, esterilak, eskuargiak). Psikogelan eginez gero, ez da esterilarik behar.
  • Irakurtzeari ekiten diote: “Ea nork irauten duen gehien irakurtzen”. Adinaren arabera lokartu aurreko ipuinak irakurtzen dira, txikitan gustuko zituztenak edo berriak.
  • Gosarirako norberak etxetik zerbait eramango du. Gosaldu ondoren, klasera.

Anima zaitezke hemendik ikasturte bukaera arte honako hau edo antzeko ekimen bat bultzatzen eta hala egiten baduzue, badakizue, argazkiak bidali!

 - argazkia handitu

« Albiste-zerrendara joan

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@nafarroakoikastolak.net  •  Lege Oharra
 
Aldor Internet-ek garatutako webgunea