IRITZI-TXOKOA
LAGUNTZA

Ideia hauek lagunduko dizute kalitatezko iritziak ematen :

  • Idatzi aurretik PENTSATU.
  • Adierazi nahi dituzun ideiak nagusiak papertxo batean IDATZI.
  • Lehenengo iritzia eman, honetarako esamolde hauek erabil ditzakezu:
    • Nire iritziz futbola kirolarik onena da.
    • Nire ustez futbola kirolarik onena da.
    • Nik uste dut futbola kirolarik onena dela.
    • Ez dut uste futbola kirolarik onena denik.
    • Nire iritzia futbola kirolarik onena dela da.
    • Futbola kirolarik onena dela pentsatzen dut .
  • Gero zergatia azaldu:
    • Oso interesgarria delako.
    • Interesgarria da eta.
    • Interesgarria baita.
    • Kirol arakastatsua izateagatik pentsatzen dut hori.
  • Ideia gehiago gehitu nahi badituzu:
    • Gainera...
    • Ez hori bakarrik...
    • Horretaz aparte...
    • Horretaz gain...
  • Iritzia amaitzeko:
    • Beraz...
    • Laburbilduz...
    • Bukatzeko...
    • Amaitzeko...
    • Guzti hau esan eta gero garbi dago...
  • Lagun batek esandakoari zure iritzia gehitzeko:
    • Ados nago...
    • Ez nago ados Jokinek esandakoarekin.
    • Primeran iruditzen zait...
    • Bat nator Amaiak esandakoarekin...
    • Ez nator bat...
    • Mikelek arrazoia du hau esaten duenean...
  • Testua bidali aurretik ERREPASA EZAZU ortografi akatsak nahiz hanka sartzeak topatzeko. Pentsa ezazu beste batzuk irakurri behar dutela zuk idatzitakoa!

Lehioa itxi