2006-ko otsailaren
4-an,
larunbata, "Santa ageda"-ko koplak kantatzera ateri ginen. Ibilbidea trikitixen
laguntzaz egin genuen.
(sarrerarako kopla)
Zorion etxe hontako denei
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
(e)ta kanta nahi dugu gogoz.
1/
Santa Ageda bezpera dugu
Euskalerriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
|
3/
Eskean gatoz, baina, ez gara
ez ijito ta ez praile,
Santa Agedak atera gaitu
kaletara kantatzaile.
Denda honetan kajoitxo asko
denak giltza ta sarraile,
estraperloko kajoitik bota
zentimo pare bat mile.
|
2/
Etxeko andre
bihotz zabala
toki oneko alaba
bidean gatoz ondo jakinik
esku zabala zarala.
Zeru goi goian eder izarra
errekaldian lizarra
etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarrak.
|
4/
Zelai erdian
loreak argi,
larros, krabelin ta lili;
etxe hontako etxeko andreak
Ama Birjina dirudi.
Etxe hontako urdai azpiko
asko kakotik zintzilik,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.
|
Euria egiteko
arriskua zegoenez lehentxeago bukatzea erabaki genuen. Hala ere herriko kale eta
plazak alaitu genituen kantu eta trikitixarekin.
Bukaeran, ikastolako atarian, txokolatea hartu genuen.