FERITAKO DENDA

“TANTIRU-DENDA” SAHARAREN ALDE

         Lesakako Tantirumairu ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek, herriko ferietan denda bat jarri dute Sahararen alde dirua lortzeko.

312,31€ lortu zituzten

 

        Bi aste lehenago hasi ziren denda antolatzen. Etxean erabiltzen ez zituzten jostailuak, bideoak, liburuak, apaingarriak… bildu, txandak antolatu, koloretazko trentzak egiten ikasi, eskulanak prestatu, prezioak erabaki…

       Feria egunean, azaroaren 24ean, goizeko 9etan elkartu ziren. Mahai gain eta apaletan dena lekutu zuten: pastel eta bizkotxoak, eskulanak, jostailuak eta apaingarriak.
      Arratsaldeko 5etan itxi zuten postua. Saldu ez zena ikastolara eraman zuten. Hurrengo egunean sobratutako bizkotxoak jan zituzten eta bildutako dirua kontatu zuten :312,31€.      Diru hori Iruñako "ANAS" elkartera (Nafarroako Sahararen Lagunen Elkartea) bidali dute.

         Azken urte hauetan  etortzen dira Saharatik Leskakara neska mutikoak    uda pasatzera (Sidahmed, Alin, Rabia...). Badakite ongi datorkiela beraien osasunerako uda hemen pasatzea, negurako indartzeko. Beraz, hori jakiteak  lagundu zien erabakia hartzeko momentuan.

 Agian diru horrekin hurrengo udan ere

etortzeko aukera izanen dute!

 

 

EKINTZA OSAGARRIAK / IKASLEEN TXOKOA / SARRERA