|
"Emozioei beldurra diegu, ez
dakigulako nola egin aurre"
"Gaur erakutsi behar dugun gauzarik garrantzitsuena da, zintzoa izateak
merezi duela, eta jende gehiena ona dela, kontrako eredua ari baitzaizkigu
saltzen. Gehiengoa ona dela prentsatzen duzunean, zerorri ere eskuzabala
zara, es duzu beldurrik"
Hizlaria: Itziar Etxebarria
Martxoaren 24ean (ortzirala) arratsaldeko 5etan
Kasinon
Lesakako udalak lagunduta. |
|
HELBURUAK:
- 0-6 etapako Hezkuntza Proiektuaren oinarrizko ezagutzak
bereganatzea .
- Haurren garapenaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
- Ikastola, guraso eta haurren arteko lotura indartzea.
- Osasuna, elikadura eta garbitasunari buruzko oinarrizko ezagutzak
lortzea.
- Komunikazio prozesuak erraztea.
EDUKIAK:
1.saioa: umearen osasuna:
- Errekonozimendu medikoak, zertan datza proba bakoitza
- Txertoak, zertarako?
- Haurraren garapen egokia
- Síntoma batzuen esanahia eta garantiza: ( okadak, sukarra,
beherakoa, konbultzioak, mina, buruko mina, azaleko mantxak..)
- Gaixotasun arruntak
- Noiz joan behar dugu pediatrarengana ?
- Eta eman dizkiguten medikazioak, arriskutsuak izango dira ?
- Hobeto dago, buelta daiteke ikastolara?
2. saioa: Elikadura, bizitza kalitatea hobetzen
duen zerbait
- Elikagaien sarrera.
- Denetik jan behar da, baina noiztik?
- Dieta orekatua, ondo jaten dugu?
- Elikadura eta gaixotasunak: txutxeriak, alergiak, potolotxo dago
zerbait egin behar da?...
3. saioa: Lehen laguntzak , bizi bat salbatzeko
aukera
- Zauri bat egin du, nola sendatu?
- Kolpe bat hartu du, larria izan daiteke?
- Eta kontra kostarretik joaten bazaio?
- Eta..........?
4. saioa: Higienea eta loa, noiz hartu lehenengo
neurriak?
- Txantxarrak, zorriak eta bixixuak, badago ekiditzerik?
- Ez du lorik egiten , zer egin dezakegu?
- Biberoia, txupetea eta pardela, noiz arte?
5. Gurasoak izan gara, nola zaindu gure burua?
- Ez dugu lorik egiten, negar egiten duenean ez dakigu zer gertatzen
zaion, jende guztiak gomendioak ematen dizkigu: estresari aurre
egiteko neurriak: ariketa fisikoa, arnasketa, musikoterapia, masajeak,
denboraren kudeaketa eta abar.
- Bizkarreko mina ekiditzeko gomendio batzuk
METODOLOGIA :
Saio presentzialetan oinarrituko da prestakuntza, ahal den
neurrian ikastolan bertan.
Gai bakoitzeko bi saio eta saio bakoitzeko bi ordu.
Gutxinez 2 saio eta gehienez 3 aukeratu behar dira.
Hortaz, gai bakoitzak bi orduko bi saiotan antolatuko da
egitura honekin:
- 1go saioa:
- Saio praktikoa . Gurasoen iritziak, ohiturak, bizipenak eta
zalantzak jasoko ditugu. Ahal den neurrian agertzen diren kezkak eta
iritziei erantzuna emanez
- 2. saioa:
- Saio teorikoa . Aurreko saioan ateratako kontzeptuetan
oinarritua. Kasu batzuetan praktika ere sartuko dugu, lehen
laguntzetan edo gurasoen burua zaintzeko saioetan adibidez.
EGUTEGI/ORDUTEGIAK:
Finkatzeko (ahal den neurrian ikastola bakoitzarekin
adostuko dira)
TOKIA:
Ikastolan bertan.
HARTZAILEAK:
Haur hezkuntzako gurasoak (taldeak sortzen diren
ikastoletan) Taldearen gutxienezko kopurua 10/15 lagun, eta gehienezko
kopurua 20/25 lagun |