HEZKUNTZA PROIEKTUA

 

Bi zutabe nagusitan oinarritzen da gure Hezkuntza Proiektua:

 KALITATEZKO IRAKASKUNTZA 

  • Norberari egokitua: Haur bakoitzaren gaitasunak eta beharrak kontutan hartzen ditu.

  • Plurala: Gure herritik abiatuz, munduaren aniztasunari irekia.

  • Integratzailea: Ezberdintasunak norberaren aberasgarritzat hartzen dituena.

  • Eleanitza: Ttiki- ttikitatik hiru hizkuntzen erabilpena sustatzen du, 4 urtetik aintzinera ingelera irakatsiz.

  • Informazio eta Komunikaziorako teknologiak eguneroko ihardueretan  erabiltzen dira (internet, informatika, DVD, proiekzioak, aurkezpenak…).

  • Berritzailea: Berrikuntza pedagogiko eta lan metodologia eguneratuak aplikatuz.

  • Ingurumenarekiko ardura ikasleengan indartzen duena.

BALOREETAN OINARRITUTAKO IRAKASKUNTZA

     Familiekin lan bateratu bat eginez, baloreen barneratzea ahalbideratzen duen irakaskuntza. hiru esparru hauetan lantzen ditugu baloreak:

 GIZABANAKO ESPARRUA

    *AUTOESTIMUA: Nork bere burua onartu eta maitatzea.
*EGIZALETASUNA:
Egia baloratzea, azpikeriak baztertuz.
*NEURRITASUNA:
Kontsumoaren kontrola xahukerian erori gabe.
*IRITZI KRITIKOA:
Bai bere burua, bai ingurua aztertzerakoan

*SORMENA:
Norberaren ideia propioen  adierazpen  eta garapena da.

 

GIZARTE ESPARRUA

  • ERRESPETUA: Bertzeen eskubide, izaera, etab. aintzat hartuz.

  • TOLERANTZIA: Bertze pertsona edo taldeen ideia edo ekintzekin ados ez egon arren, hauek errespetatzea.

  •  SOLIDARITATEA: Hurbileko nahiz urrutiko gizartearekiko.

  • LANKIDETZA: Ikaskideei laguntzeko prest egotea eta taldeari ahal duen guztia aportatzea.

ESPARRU AKADEMIKOA

  • AUTONOMIA: Bere kabuz lan eginez, bere buruaren jabe izatera iristeko

  • ANTOLAKUNTZA:Lan baten aitzinean , baliabide ezberdinak eta denbora ongi erabiltzen jakitea.

  • AHALEGINA ETA IRAUNKORTASUNA:Lan egiterakoan, hainbat helburu saiakera jarraitu bati esker lortzen dira.

Ikasketa prozesua aitzinera eramaterakoan, JARRERA AKTIBOA, BAIKORRA eta ERAGILEA bultzatzen dugu.

 

 

 Ikastola/Sarrera