|
HISTORIA |
|||||||||||||||||||||
1974an sortu zen ikastola, 7 ikasle eta irakasle batekin. Euskal Herriko bertze hainbat herritan bezala, guraso eta laguntzaile talde baten ekimenez sortu zen irakaskuntza euskaraz bermatzeko xedearekin.
"Tantirumairu" San Ferminetan entzuten den musika doinu baten izena da.
Hainbat urtez legeztatu gabe egon zen egoitzak ez zituelako beharrezko baldintzak betetzen. 1988an, azkenean, "Nafarroa Oinez antolatzea egokitu zitzaion "euskaraz bizi, euskaraz hezi" lemapean. Lortutako diruak ahalbideratu zuen ikastetxearen egoitza berria. Eraikin berri honek betetzen zituen irakaskuntzarako baldintza egokiak
1991eko otsailaren 17an "Otxogorrienea" berriaren inaugurazio besta ospatu zen. Nafarroako Gobernuak Ikastola urte horretan bertan legeztatu zuen: 1991eko ekainean.
1999- 2000 ikasturtean 25. urteurrena ospatu zen. Ikasturte osoan hainbat ekitaldi burutu ziren: Hitzaldiak, argazki erakusketa, jaialdiak... eta 25 urte horiek biltzen zituen liburuxka eta CD-a argitaratu ziren.
Gaur egun ehun ikasle inguru ditugu geletan , zazpi irakasle tutoreak direnak eta hontaz gain ordukako espezialistak:. orientatzailea, logopeda eta musikako irakaslea. |
|||||||||||||||||||||