|
IKASTOLEN MUGIMENDUA |
|
|
· Tantirumairu ikastola ikastolen mugimenduaren barruan kokaturik dago bere hasieratik..
· Ikastolen mugimendu honek, gaur egun, ikastolen Konfederazioan bildurik, proiektu amankomunak gauzatzen ditu:
ü TESTUGINTZA: Irakaskuntza eraikitzaile eta berritzaile baten alde apustu eginez, material berriak sortzen ditu etengabe: URTXINTXA, TXANELA, STORY PROJECTS,... ü FORMAKUNTZA: Profesionalen (irakasle, zuzendari, orientatzaile...) etengabeko formakuntza antolatu eta bideratzen du. ü ELEANIZTASUN GOIZTIARRA: Proiektu honen bitartez hiru hizkuntzen ikasketa bermatzen da, 4 urtetik aintzinera ingelera irakatsiz. ü INFORMAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK : Informaziorako eta komunikaziorako Teknologiak (internet, informatika…) irakaskuntzan erabiltzeko baliabideak eta prestakuntza eskaintzen du. ü EUSKARAZ BIZI: Proiektu honen xedea euskararen erabilpena eguneroko bizian sustatzea da, horretarako eskolaz kanpoko ekintzak antolatuz. ü IKASPILOTA eta EUSKAL SOIN JARDUERAK:Haurrak pilotaren eta herri kirolen mundura hurbiltzeko asmotan eramaten dira aitzinera proiektu hauek. |
|