IKABIL
Hitz potolo horrek
"Ikastetxeen arteko binakako loturak" erran nahi du. Guk ( 5. eta 6.
mailako ikasleek) Basauriko Arizko Ikastolako ikasleekin egin dugu trukaketa
apirilaren lehenengo astean.
Trukaketa garaian bertze familiak, giroa, herriak eta hiriak
ezagutzeko aukera izan dugu.
Goizean 9:00tan atera ginen Lesakatik. Arizko ikastolara iritsi ginen zirraraz beterik. Gelan aurkezpenak egin eta gero futbolean jolastu ginen. Gero Basauri ezagutu genuen. Basauriko parkerik handienera joan ginen bazkaltzera. Bazkalondoan igerilekuetara joan ginen. Parke batean berendu genuen ahateekin batera. Azkenik "ama eta aita " berriekin joan ginen etxera.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Astearte goizean, ikastolan elkartu ginen bokadiloak hartzeko. Gero, Gorlizera joan ginen "TROKA abentura" taldearekin piraguismo eta tirolina egitera. Bertan bazkaldu ere egin genuen. Arratsaldean, Bermeoko arrantzaleen museora joan ginen eta gero, parke batean berendu genuen. Azkenean, Basaurira bueltatu ginen 19:00-tarako.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Asteazkenean Bizkaiko zubia ikustera joan ginen. Han igogailu batean gotti igo ginen eta Bizkaiko zubiari buruzko informazioa eman ziguten. Bizkaiko zubitik Guggenhein-era joan ginen. Pupi txakurrarekin argazki batzuk atera eta Guggenhein kanpotik ikusi genuen. Ondoren metroko estaziora oinez joan ginen. Metroan Etxebarrira joan ginen eta Etxebarritik Basaurira oinez. Basaurin Arizko ikastolan futbol partido bat jokatu eta bazkaldu egin genuen, gero autobusa hartu eta Lesakaruntz abiatu ginen. Lesakan, plazatik Pilotegi baserrira joan eta han behiak itzi eta berendu egin genuen. Pilotegi baserritik 19:00-retako ikastolara bueltatu ginen, bertan banaketa egin eta bakoitza etxera joan ginen.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Goizean Aniz-era joan ginen eta “Jauregia” gasnategian yogurt-a eta gazta nola egiten zen ikusi genuen. Gero gasnategiko aziendak ikustera joan ginen. Arratsaldean Bertiz-era joan ginen eta han ibilaldiaz gain interpretazio zentroa bisitatu genuen. Interpretazio zentrotik atera eta Bertizko lorategian altxorraren bila jolastu ginen.19:00-tarako Lesakara bueltatu eta gero afari bat egin genuen.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |