Juan Carlos Pikabearekin

      Urtarrilaren 19an, ortzeguna, Juan Carlos Pikabea margolariaren etxera joan ginen. Bertan, margolan aunitz ikusi genituen eta bere teknikak erakutsi zizkigun. Margolan aunitz zituen eta gehienak oleoz eginak ziren baina bazituen akuarelazkoak etb ere. Hagitz jatorra izan zen gurekin eta galdera guzietarako bazuen erantzuna.   Zonaldeko paisaiak margotzen ditu eta kuadro gehienak haundiak dira. Hagitz politak iruditu zitzaizkigun bere artelanak. Gustora egon ginen.Ikastolara bueltatu ginenean margotzeko gogoa piztu zitzaigun.                       

            Bertan sentitutakoaz idatzi genuen "Diario de Noticias"-en :
 

ARRASTALDE BAT MARGOLARI BATEN ETXEAN

 Arratsaldean bere etxera iritsi ginen, begiak itxi eta erre usaia etorri zitzaidan. Denak isildu eta… a ze lasaitasuna! Bat-batean margolariak atea ireki eta parez pare margolan handi eta polit bat ikusi nuen. Barrura sartu eta beroa sentitu nuen, pintura usaina zen nagusi gela horretan eta irratiko musika entzuten zen.Oso ongi sentitzen nintzen, izan ere, harrera oso ona egin zigun. Artelanak ikusten hasi ginenean  ezin nuen sinistu ikusten nuena, niretzat ezinezkoa  iruditzen zitzaidan horrelako margolanak egitea. Hiztuna agertu zen eta hagitz ongi azaldu zigun bere lanean egiten zuena. Hagitz interesgarria iruditzen zitzaidan, pintura oleoa, akuarela… horrekin margotzen baitzuen berak, bere pintzeletako bat hartu  pinturak hartu eta margotzen  hasteko gogoa nuen.
Ongi pasatu nuen Juan Carlos Picabearen etxean, horrela izena baitzuen margolariak, izan ere artelanak ikustea aunitz gustatzen zait.   

EDURNE

Etxean sartu eta Juan Carlos han zegoen. Berak koadro politak erakusten zituen eta bere koadroei buruz hitz egiten zuen. Gero aurkeztu ginen eta bere haurrak hitz egin zigun.Juan Carlos oso jatorra iruditu zitzaidan. Berak margolanak egiten ditu eta bere lanari buruz hitz egin zigun. Ni bere etxean hagitz ongi sentitu nintzen baina nekatuta nengoen.Gustura sentitu ginen berak hagitz ongi tratatu gintuelako.

NACHO

 

Bere etxera heldu ginenean,erre usaina zegoen atarian, oleo, pintura eta aguarras usaina.Ate handi eta zabal batetik sartu, izugarrizko pintura usaina zegoen.Bertan, beroa. Alde batetik oso gustura eta interes handiarekin nengoen, niri pintatzea aunitz gustatzen zaidalako eta bestetik pozik, inoiz ez nintzelako margolari baten etxean egon, ez nuelako inoiz margolan baten egilerik ikusi. Gehien gustatu zitzaidanak Lesakako elizaren koadroa eta erreka eta zuhaitzen artelanak izan ziren.

JONE OTXOTEKO

Bere etxean sartu ginenean, usain fuerte bat nabaritu nuen eta ez zen pinturarena, baina ez zitzaidan gustatu. Margo lan aunitz zituen sartu ginen gelan eta bat margotzen ari zen, asto gainean zegoena. Oso politak ziren, baina beste gelan sartu ginenean bazen bat Lesakako eliza eta beste etxe batzuena. Hori aunitz gustatu zitzaidan, elizako itzalak hagitz ongi eginak zeudelako.
Gogoz esplikatzen zuen bere margotzeko modua, ….eta esan zigunez, berak margo lan bat ez du bukatutzat ematen berari gustatzen zaion arte.
Berak errandako esaldi bat gogoan dut: “Ikusteko gai zarenean, margotzeko gai izango zara”.

IRATI

 

Bere Etxean sartu ginenean pintura usaia zegoen eta koadro aunitz zeuden. Berak esaten zuenez koadro batekin konten egon arte ez du bukatutzat ematen, noski eta bukatu arte ez du zinatzen.
Niri koadro guztiak gustatu zitzaizkidan baina gehien gustatu zitzaidana Hendaiako hondartzarena izan zen.Juan Karlosek oleokin, akuarelekin… margotzen ditu koadroak.
Galdetu genion ea noiztik zeukan zaletasun hori eta berak ttikitik zeukala esan zigun, baina urte aunitz daramatzala honetan.
Egiten dituen marrazki aunitz paisaia ikusi ondorengoak edo argazkietan oinarritutakoak dira. Ez ditu inoiz asmatzen.
Azkenean argazki batzuk egin ondoren ikastolara bueltatu ginen. Baina hori bai, margotzeko gogo aunitzekin!
 

 ZURIÑE

EKINTZA OSAGARRIAK / IKASLEEN TXOKOA / SARRERA