JUUL-HAUTESKUNDEAK

                             Nafarroako ikastolen elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako ikastola guztietako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartzen dugu. Azken urte hauetan Iparraldeko eta Bizkaiko ikasle batzuk ere parte hartzen dute. Aurtengoa zortzigarren edizioa izanen dugu eta apirilaren 27an ospatuko dugu.
                Ikasturtean zehar gehien gustatzen zaigun liburua aukeratzen dugu eta bozka txartelean izenburua eta idazlearen izenak idazten ditugu. Hautestontzira bota eta mahaiko arduradunek erraten digute kategoria bakoitzean zein izan den aukeratuena. Lesakako emaitzak Iruņara bidaltzen ditugu. Han Nafarroako emaitza guztiak jaso ondoren herrialdetako emaitzak zabaltzen dituzte.
 

           

EKINTZA OSAGARRIAK / IKASLEEN TXOKOA / SARRERA