HINDUISMOA

Hinduismoa, hindian dagoen erlijioa da,Indiako jende gehienak jarraitzen eta bizitzen duen erlijioa. Bere jarraitzaileei hindu deitzen zaie eta janzkera berezia eramaten dute.Emakumeak zapi luze batez estaliak joaten dira eta gizonek berriz buruan durbante antzeko bat eramaten dute.

HINDU NESKA BAT

HINDU TENPLU BAT LEIHO BATETIK BEGIRATUA

Hinduismoa ez da jainkoak bultzatutako pertsonaia historiko batek sortua, herri-gurtzeak eta sinesmenak baizik.

K.a. 1.500 eta 3.000 urteetan Ganges ibaiaren ertzetan bizi ziren herriek sinbolo hauek gurtzen zituzten: Jainkosama, Zezena eta Zuhaitz Sakratua.

Hinduismoan lehen testu sakratua Veda da. Hau himno multzo batez osatua dago, baina geroago beste bi liburu erantsi ziren: Mahabarata eta Ramayana.

·       Mahabarata 200.000 bertsoz osatua dago.

·       Ramayana 40.000 bertsoz osatua dago.

HINDU TENPLU BAT

Indian badira jainkoen omenez eraikitako hainbat tenplu. Egunero apaizek (brahamanek) eskaintzak eta errituak egiten dituzte eta bertan: ura, sua, argia, intsentsua eta baita ere janaria eskaintzen dute.

Hinduek berraragiztatzeen zikloan sinisten dute, pertsonek bizitzan izango duten zoriontasuna edo zorigaitza, aurreko bizitzatan izandako jokaera ona edo txarraren ondorioa da. Modu berean bizitzan egiten dugunak hurrengo bizitzan nola biziko den baldintzatuko du.

HAU XIVA DA

ARGAZKIAN DAGOENA GANESA DA, HINDUISMOKO JAINKO BAT

Festarik garrantzitsuena Divali izenekoa da eta festa horretan Rama( hinduismoan dagoen jainko bat) erreinura itzultzen dela ospatzen dute. Etxe guztiak olio lanparaz apaintzen dituzte eta urte berri egunean ospatzen da. Baina beste toki batean Sivaren ( hinduismoan dagoen jainko bat) ezteiak ospatzen dituzte.

Hinduismoak hogeita hamahiru mila jainko dituela esaten dute. Hinduistek inguruan duten guztia gurtzen dute: mendiak, ibaiak, zuhaitzak, animaliak...

Brahama, Siva eta Visnu dira hinduismoan dauden jainko nagusiak:

·       Brahama unibertsoaren eta izaki bizidun guztien jainkoa da.

·       Sivak unibertsoa suntsitzen du, eta dantzaren jainkoa da.

·       Visnu unibertso guztia babesten duen jainkoa da. Munduan zoritxarra sartzen bada, Visnu jaitsi egiten da eta oreka berrezartzen du.

Baina badira beste jainko batzuk, hemen ondoko argazkian daude:

HAUEK DIRA HINDUISMOAN DAUDEN BESTE JAINKO BATZUK

 

 

BIBLIOGRAFIA

Internetetik:

Entziklopedietatik:

·       Gazteen entziklopedia 4.liburua (“hinduismoa”)

·       Lur entziklopedia 5, (“hinduismoa”)

·       Hiztegi entziklopedikoa, (“hinduismoa”)

 

 

EDURNE MARÍN

6.MAILA (2005-2006)