KORRIKA TTIKI 15

                               Martxoak 30, ortzirala, arratsaldeko 3tan, kattun elkartu ginen Lesakako 15. korrika ttiki ospatzeko.

            Kattun, 6. mailakoek eraman zuten lekukoa, auto eskolara ailegatu arte.

 

Auto eskolan 5. mailakoek espetzen zuten.
Eskol ttikin 4. mailakoek hartu zuten erreleboa pilota lekuraino.
Ttipi ttapa, ttipi ttapa...
...KORRIKA
Pilota lekuan pozik eta urduri zeuden esperuan 3.mailako ikasleak.
Bittiriako plazan geratu ziren, nahiko nekatuak eta korrika ez denez gelditzen, 2. mailakoek aurrera jarraitu zuten.
Bittiriako errotondan, 1. mailakoak, hunkiturik, lekukoaren esperoan aurkitu genituen.
Atxaspin zeuden esperuan, geldirik ezin egonean, 5 urtekoak lekukoa eramateko prest.
Aparkaleku pareko iturrian, azken txanpa korritzeko prest, 2, 3 eta 4 urtekoek HELDU zioten lekukoari.
K-O-R-R-I-K-A

KORRI KORRI KORRIKA

EUSKARAZ MARTXAN ALAI DENOK

KORRIKA DENOK KATXIPORRETA

Aunitz korritu genuenez, plazan txokolate beroak itxaroten zigun. UUUMMM! Ze goxoa!

           

EKINTZA OSAGARRIAK / IKASLEEN TXOKOA / SARRERA