LEGE OHARRA- ISILPEKO POLITIKA
ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino
lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek
onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea
eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
TANTIRUMAIRU IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Arretxea 9 – 31770 Lesaka. Website
honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono
zenbakian harremanetan jar zaitezke: 948 637308. Bestela, hurrengo posta
elektronikora bidera zaitezke: tantirumairu@lesaka.ikastola.net.
www.nafarroakoikastolak.net/lesaka domeinua TANTIRUMAIRU IKASTOLArena da.
2. ZER DA TANTIRUMAIRU IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Orain www.nafarroakoikastolak.net/lesaka tokian zaude. Hori espazio
elkarreragilea da eta TANTIRUMAIRU IKASTOLAk sortu du produktu eta zerbitzuei
buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak
bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta
zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki,
orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe
PCrako edo Macerako Internet Explorer 6.0 edo goi mailakoa bada. Halaber,
monitoreak gutxienez 1024 x 768 pixel izango ditu eta Macromediako Flash plug-in
delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com.
TANTIRUMAIRU IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal
izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara
eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK
Web orri hau TANTIRUMAIRU IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza
intelektualaren gainerako eskubideak TANTIRUMAIRU IKASTOLArenak dira. Beraz,
ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana
edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea
da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina
baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren
kontra eginez gero, egilearen edo TANTIRUMAIRU IKASTOLAren jabetza-eskubideak
bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz
gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta
TANTIRUMAIRU IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza
hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare
informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA.
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita,
Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen
bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web
orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen, ekintza edo
lehiaketa helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen ekintza
bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko
dira. Ildo horri jarraiki, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk edozein unetan horiek
aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian
bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
TANTIRUMAIRU IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko
eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du
erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen
ezaugarriengatik, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak,
ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza
bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web
orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke.
Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi
ere, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du
erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen
berezitasunengatik, TANTIRUMAIRU IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak
erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte
eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago,
ez du erantzukizunik izango TANTIRUMAIRU IKASTOLAk edo TANTIRUMAIRU IKASTOLAk
baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta
galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta
eskaerengatik erabiltzailearen aurrean TANTIRUMAIRU IKASTOLAren erantzukizunak
erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
TANTIRUMAIRU IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta
beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta TANTIRUMAIRU IKASTOLAk, bere
eskumenei berariaz uko eginez, Iruñeko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa
beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
www.nafarroakoikastolak.net/lesaka web orriaren helburu nagusia TANTIRUMAIRU
IKASTOLAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk legezko betebeharrak
onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:
- Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
- Datuak biltzearen helburua
- Informazioaren hartzaileak
- Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
- Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
- Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
- Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea
eta helbidea.
TANTIRUMAIRU IKASTOLAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala,
berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen.
Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko
direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna
TANTIRUMAIRU IKASTOLA izango da. Helbidea honako tokia du: Arretxea 9 – 31770
Lesaka; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa
izango da:
- Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
- Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web
orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta
derrigorrezkoak dira. TANTIRUMAIRU IKASTOLAk ezingo ditu erregistratu
derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu
horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak,
osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, TANTIRUMAIRU
IKASTOLAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak,
erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak
saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean,
ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren
formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta TANTIRUMAIRU IKASTOLAk
besterik ez dakite.
Halaber, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz
isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere
edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra
egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta
gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz
jakinarazi beharko dio TANTIRUMAIRU IKASTOLAri eta arestian aipatu diren
helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea
egiaztatu beharko da.
TANTIRUMAIRU IKASTOLA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere,
tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako,
erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk honakoaren berri eman
nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen
duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak
hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera,
bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan
zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute.
Horri esker, TANTIRUMAIRU IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake
eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen
dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke
beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira
inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez
desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak
gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure
zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik
erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko
politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko
dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota
penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala,
bakarrik erabiltzaileak edo TANTIRUMAIRU IKASTOLAk erabil eta ikus, deusezta,
berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza
inori ez ematea gomendatzen diogu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu
erabiltzen, www.nafarroakoikastolak.net/lesaka web orritik irten baino lehen
saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta
korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua
beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo
ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet
kafean".
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela
onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea
datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez
erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza
aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web
orri hau edo TANTIRUMAIRU IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen
badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.
© TANTIRUMAIRU IKASTOLA Eskubide guztiak gordeak.