PIRAMIDEAK  

Sinismenen arabera harriz egindako antzinako eraikin handiak ziren eta bertan hildakoak sartzen zituzten.

Piramidea delako poligono edo gorputz geometrikotik datorkie izena. Gorputz honek oinarritzat laukia du eta aldeak,berriz, hirukiak.

Piramideak egiteko, harriak itsasontziz eramaten zituzten harrobietatik.Eraikitzeko tokian bertan zatitzen zituzten bloketan eta bertan milaka langilek egiten zuten lan urte aunitzez piramide bat eraikitzeko.

 

Piramideak egiteko tresna hauek erabiltzen zituzten:

Harginaren tresnak:Harrobian, harri puska handiak ateratzen ziren.Horretarako, egurrezko ziriak sartzen ziren, ertz zorrotzeko zurezko edo metalezko pieza apalak, mailuz eta zintzelez jo blokeak erditik puskatzeko.

Arrabola:Egur hezeko arrabolen gainean jarrita garraiatzen ziren harri blokeak, gaur egun uhal garraiatzaileekin bezala.

Larruzko zahagia:Langileek ura edateko erabiltzen zituzten, animalia larruz eginak ziren, gaur egun ere erabiltzen dira holakoak baina ardoa sartzeko.

Neurriak hartzeko modua: Harginek,eskuadra eta berunezko pisua erabiltzen zituzten harriaren aldeak zuzenak zirela egiaztatzeko, oraindik ere eskuadra erabiltzen da.

 

      

   Irudia: Harginaren tresnak eta arrabola

   Lehenengo piramideak koskak zituzten, plataformaz plataforma edo mailaz maila egiten baitzituzten. Antzinako beste herri batzuek ere eraikitzen zituzten mailakako piramideak: Mexikok,Peruk, Egiptok…

 

 

 

     Irudiak: Mexikoko piramide mailakatuak

Egipziarrentzat, heriotza gero beste bizitza bazegoela sinesteak, ardura handia izan zen piramideetan hileta-eraikinak egiteko.Osiris-en errituak agintzen zuenez,horren ondorioz, hilobiak garrantzi handia zuten eta egiptoarren artean erakusgairik nabarmenena bilakatu zen.Piramideen erdialdean erregearen sarkofagoa aurkitzen zen. Gainerako aretoak oso apainduak zeuden axuleiu izeneko zeramikako pieza berde- urdinxkekin. 

 

I

   Irudia: Osiris Jainkoa

  Maien zibilizazioa ez zen inoiz erresuma batu bat izan, hiri estaturen multzoa baizik, erakundeak eta beraien ohiturak zituztenak.Hiri horiek funtsean, tenplu eta piramide izugarriak zeuden, jainkoak gurtzeko guneak ezik.Maien piramideek eskailera izugarriak zituzten, gailurreko aldare eta santutegietara joateko.

Irudia: Egiptoko piramidea

Irudia: Maien piramidea

 

Piramideak, hilobi bikainak zituzten.Antzinako eta tarteko inperio garaietan eginak izan ziren.Tenpluak, harrizko egitura izugarriak ziren, zeru zabalera irekia patio izugarri batekin eta zutabe askotako pasabideetatik pasatzen zen.Piramideetan zegoen artea , tenplu piramide eta estatuek jainkoen boterea adierazten zuten eta hormetako pinturek ,berriz, eguneroko bizitza eta jaietako eszenak.

 

 

                                              

     Irudia:Egiptoko jaiak

Faraoi hitza grekotik dator, baina egipziarrentzat bakarrik.Faraoiak emazte asko izaten zituen ,bat erregin tituluarekin eta beste hainbat bigarren mailakoak.Faraoiaren gorputza baltsamatu egiten zuten, gorpua ez usteltzeko, eta bere momia piramide batean edota arrokan egindako kamaran,hilobitan,sartzen zuten betiko bizitzarako behar zuen guztiarekin.(janaria, jantziak, animaliak...)                           

     Irudia: Faraoia

 

BIBLIOGRAFIA

 

·        Gazteen entziklopedia 2: “Egipto”

·        “Ezagutu… Egiptoarrak”:12-13 orria,Neil Grant, "TTarttalo"

 

     

                                                      JONE OTXOTEKO

                                                       6.maila (2005-2006)