2017/12/21 | NIE

Mirentxu Purroy kazetaria eta zinemagilea, NIE Saria 2017 Josu Reparaz, Mirentxu Purroy eta Mikel Asiain

Mirentxu Purroy kazetariak NIE Saria jaso du, zeinarekin kazetaria eta film zuzendari eta gidoilari bezala izandako ibilbidea aitortu nahi izan baitzaio. Saria Mikel Asiainek eta Josu Reparazek eman diote, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta zuzendariak, hurrenez hurren, emakume iruindar honen figura eta informazio-eskubidearekin, justizia sozialarekin eta euskal kulturarekin duen konpromisoa goraipatu dutelarik. Gainera, Mirentxu Purroyk NIEri eskuzabaltasunez Denboraren gibelean filma emana zion. Ikastolen elkarteko ordezkariek Mirentxu Purroyren perfila nabarmendu dute “emakume ausarta, Euskal Herriko kazetaritzan erreferentea, lehen emakumea egunkari baten zuzendaritzan, oso garai zailetan pentsamendu-askatasuna, adierazpen-askatasuna eta prentsa-askatasuna bultzatu eta defendatu zituelarik. Bere baloreen artean, etika nabarmentzen da, lanean zein bizitza pertsonalean”.
Nafarroako ikastolek saria eman nahi izan diote “batetik pertsonen askatasuna bilatuz, informaziorako eskubidea bultzatzen laguntzeagatik, eta, bestetik, NIEri eskuzabaltasunez eman zion Denboraren gibelean filmaren bitartez, hezkuntzak, askatasunak eta laguntasunak duten garrantziaren inguruan gogoeta egiten laguntzeagatik. Eta, noski, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean laguntzeagatik”. Mirentxu Purroyk, eskertuta jasotako errekonozimenduagatik, bere hitzetan “Ikastolen Elkarteak eta Ikastolek euskararen berpiztea sinbolizatzen dute, euren estilo argi, unibertsal eta berritzailean, Europan pedagogikoa modernoaren buru direlarik”.
Ekitaldiak giro informala eta hurbila izan du, Mikel Asiainen eta Mirentxu Purroyren arteko elkarrizketa batean oinarritu da, non saritutakoaren ibilbidea goraipatu baiten. Jakina den bezala, 1975. urtean Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta 1978. urtean Salamancan Psikologia Klinikoan eta Pedagogikoan ikasketak burutu zituen. 1976. urtean, beste kide batzuekin batera, Punto y Hora de Euskal Herria aldizkaria sortu zuen, garai hartako erreferentziazko aldizkaria. Izan ere, behin baino gehiagotan poliziak bahitu baitzuen aldizkaria, galeradak apurtu eta jurisdikzio militarrak espetxeratu zuen Iruñeko presondegian, orain 41 urte Gabonak espetxean pasatu zituelarik. 1978an “Triple A” talde terroristak bonba jarri zien eta berarentzat aldizkariaren proiektua uztea eragin zuen, baina ez profesioarekin zuen konpromisoa. Hortik, Egin egunkariko zuzendaritza bere gain hartu zuen 1978 eta 1980 urte bitartean. Bigarren kazetaritza epe honetatik, 1980. urtetik 1985. urtera, Estatu Batuetara joan zen eta bertan, zinematografia ikasi zuen New York Universityn eta Columbia Universityn. Zenbait film labur eta El silencio de los inocentes metraje ertaineko filma zuzendu ondoren, 1993. urtean Denboraren gibelean, bere lehen film luzea estreinatu zuen. 1999ko azarotik, ETBko Mundo.hoy, gaurkotasun-gaiak eta kazetaritza-ikerketa jorratzen zituzten dokumentalak emititzen zuen saioko zuzendaria eta aurkezlea izan zen 2008. urtera arte.
Baldintza zailetan kazetari-zereginetan hiru hamarkada eman ondoren, Mirentxu Purroyk errekonozimendu soziala eta instituzionala ezagutzen hasi zen. Horrela, 2008an Bilbon Gizarte eta Komunikazio Euskadinews sarien I. edizioan, Komunikatzaile Onenaren EuskadiNews Saria jaso zuen, XXI. mende hobeago baten eraketarako egindako ekarpenagatik. Eta, 2017ko ekainean Nafarroako Gobernuak Karlos III. Prestuaren Gurutzea eman zion Nafarroaren irudia nabarmentzen laguntzeagatik eta informaziorako eskubidea sustatu, bultzatu eta garapenean egindako lanagatik.
NIE Sariak gure herriko kazetaritza alorrean garai bat markatu duen emakumearen ikuspegiari beste aitortza bat dakarkio.


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu