2019/04/04 | NIE

Ikastoletako ikasleek euren egile gogokoenak aukeratu dituzte

Iruñea- Ikastolen Elkarteak JUUL Literatura Hauteskundeen 21. edizioa ospatu zuen asteartean. Urtez urte, Euskal Herri osoko ikastoletako haurrek euren botoak ematen dituzte, liburu eta ilustratzaile gogokoenen zerrenda osatuz. Dudarik gabe, ikastoletako literatura hitzordu nagusienean bilakatu da jada JUUL, eta indartuz doa edizioak aurrera egin ahala. Aurten, inoizko parte-hartzerik zabalena lortu du ekimenak: 16.633 boto bildu dira liburuen kategorian, eta 7.552 hautesle-ikaslek parte hartu dute ilustratzaileen kategorian.

Emaitzen artean, aurrreko edizioetatik lehenengo postuetan egon diren ohiko idazleen izenak errepikatu dira, Jasone Osoro eta Toti Martinez de Lezea bezala;baina izen berriak ere agertu dira, hala nola Steve Smallman, Tina Meroto eta Ibon Martin. Argi geratu dena, hori bai, ikasleek “etxeko” egileak nahiago dituztela da, izan ere, kategoria gehienetan euskal idazleak agertu dira.

Aurten, azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustra-tzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Horretarako, Miren Doiz artista nafarrari JUUL saria egin zezala eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatuko diena.

Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa.

3 eta 6 urte arteko ikasleen kategorian, Denonartean argitaletxe nafarrak plazaratutako Steve SmallmanenAfaltzera etorri zen arkumetxoa nagusitu da. Haren ondotik, Jelleke Riktkenen Agur aitona eta Judith Koppens idalzearen Mila bi etxeetan bizi da izan dira bigarren eta hirugarren, biak ala biak Ttarttalok argitaratutakoak.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek Tina MerotorenSorgina kirris karras (Txalaparta) aukeratu dute garailetzat, bigarrena egin duen Ainara Azpiazuren Arraroa eta hirugarren postuan geratu den Pello Añorgaren Tontolapiko lanen gainetik. 8 eta 10 urte bitarteko ikasleak biltzen dituen kategorian, Ibon Martin idazlea nagusitu da, Onin eta altxorraren uhartealanarekin. Bigarren eta hirugarren, Gu gara Marimatrakak, Ana Jaka idazle nafarrarena;eta Julio Santosen Txano eta Oscar - Maxi operazioa izan dira.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, kategoria honetan ohikoa den sailaren azken lana nagusitu da, Toti Martinez de Lezearen Nur eta ortzadar-txoria (Erein), azken urteetan kategoria honetan nagusitu zen Greg saila atzean utziz. Honen ondotik, Pello Añorgaren Martzelo itsua; eta Lur Gallastegiren Saharako itsasoalanek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Jasone Osorok laugarrenez lortu du nerabeen kategoriako lehenengo postua, iaz irabazi zuen lan berdinarekin, Eskularru beltzak (Elkar). Zer da ba, maitasuna?liburua (Miren Agur Meabe) izan da bigarren postua lortu duena kategoria honetan;eta Antton Kazabonen Bisera gorria suertatu da hirugarren. Ilustratzaileen kategorian, Iván Landa, Enrique Lorenzo, Jokin Mitxelena, Eider Eibar eta Iosu Mitxelea izan dira aukeratutako ilustratzaile hoberenak.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu