2019/11/14 | Lizarra Ikastola

Hegan Oinez! Lizarra Ikastolako arduradunak, Josu Reparaz NIEko zuzendariarekin batera

Arnasa sakona;begiak irekita eta irrifarra ahotan. Horrela eman dio hasiera hurrengo Nafarroa Oinez festeraren antolaketari Lizarra Ikastolak. Lizarra Ikastolarentzat ez da kontu berria Nafarroa Oinez antolatzea. 1985, 1990 eta 2004. urtetan ospatu zuen eta esperientzia hori ere lagun dute.

HELBURUAK Bost helburu ditugu:

1. Ospakizuna. 2020Ko urrian gure Ikastolak 50 urte beteko ditu, eta hori gertaera historikoa da. Egun, Ikastola, Lizarra eta Estellerriaren artean erdietsi den lotura bereizezina da, eta horrek, berez, ospakizuna merezi du, eta pentsatzen dugu Nafarroa Oinez Lizarran egitea dela eskaintzen ahal zaion esker onik hoberena.

2. Euskara lehentasun: euskaldun-tze prozesuan Lizarra Ikastolak izandako protagonismoa funtsezkoa izan da, berebizikoa, eta horretan jarrai-tzeko asmoa dugu. Euskara dugu eta izango dugu lehentasun.

3. Kooperatibismoa eta gizarte-lana. Ikastolak zerbitzu publikorako joera du, eta, hortaz, gizartera zabaltzeko helburua beti izan behar dugu ikusmiran, eta horretan dihardugu. Ikastola herriaren zerbitzura ere jarri behar dugu, eskualdeko gizarte-eragile aunitzekin batera lan eginez;gure instalazioak eskeiniz eta beti garbi izanaz euskara eta euskal kulturaren zabaltzea dela gure lehentasun nagusietako bat. Nafarroa Oinezek Lizarrako kaleak beteko ditu, eta horrek ere sekulako aukera emanen digu gizarteratze prozesu horretan.

4. Ikastola jasangarria, ingurunearekiko ardura. Lizarra Ikastolak aspaldi handian izan du kontuan bere hurbileko ingurune zein planetarekiko ardura, eta jokamolde hori arrunt txertatua dago bere funtzionamenduan zein heziketa proiektuan. Hortaz, Lizarra Ikastolaren agendan berebiziko garrantzia izanen dute ingurunea babesteko helburuarekin loturiko sentsibilizazioak eta ekintza-multzoak. 2020ko Nafarroa Oinezek lagunduko du eraikin sostengagarriagoa lortzen eta ingurunearen babesa sendotzeko garatuko diren formakuntzarako estrategiak bultzatzen.

5. Etorkizuna: Haur Eskola. Orain arte aipatutako guztia bideratu ahal izateko, belaunaldi berriak behar ditugu, etorkizunean lorpenak segurta-tzeko, eta erronka berriei buru egin ahal izateko. Etorkizuna belaunaldi gazteenengan dago, eta, beraz, gure egungo haurrei gure oinarrizko baloreak transmititu behar dizkiegu. Umeen bizitzaren lehendabiziko urteak funtsezkoak dira haiendako, eta Ikastolak bere esku dituen tresnarik onenak eskaini nahi dizkie, baldintzarik onenetan eskaini ere. Guregana datozen haurrek gure Haur Eskolan eman ohi dituzte lehen urratsak, horrexegatik Lizarra Ikastolako Haur Eskola ume horien beharretara egokitu beharra dugu. Hori dela eta, etorkizunari begira, nahitaezkoa da gure Haur Eskola berri-tzea, funtsezkoak baitira belaunaldi berriak Ikastola gizarteratzeko ahaleginean egiten ari den lana segurtatu ahal izateko.

LELOA Mende erdia bada sortu ginela. Sortu gintuztela. Familiek sortu gintuzten. Nortzuk bestela? Aitortza eta oroitza. Orduan gutxi ginen, jaio berriak. Hasieran katuka aritzen ginen, oinez ikasi arte. Baina ikasi genuen, ongi ikasi ere! Pausoz pauso. Gero eta sendoago, gero eta ausartago. Gure habian hazi ziren gurasoek haien umeak ekarri zituzten. Eta guraso berrien umeak ere etorri ziren. Handitu ginen, ugaritu.

Orain hegoak atera zaizkigu, oinez iritsi ezin garen lekuetara iristeko, eta hegan ikasi dugu. Egaren gainean hegan, gure lurraldearen errekaren gainean. Txikitan, bertan bustitzen genituen oinak;orain non itsasora-tzen den ikusten dugu.

Hegan egiten bidaiatu dugu, eta urruneko doinuak ikasi ditugu. Irakatsi ditugu. Baina ez dugu etxeko doinu zaharra ahaztu. Maite dugulako. Gurea delako. Gure seme-alabena izatea nahi dugulako. Gure arbasoen mintzoa delako. Hegan eginez, gure doinua zabalduko dugu, eta abestuko dugu, txorrotxioka. Badugu indarra. Badugu asmoa. Hegan egin arren, oinak lurrean dauzkagu, ongi errotuta. Eta gogoa aske. Egin oinez, egin hegan. Hegan Oinez!

LOGOA Logoa eta leloa talde-lanaren ondorioa izan dira. Markatutako helburuetatik abiatuta hauek denak irudi eta esaldi baten bitartez uztartu nahi izan dira:

- 50 urteetan pausorik pauso bidea egin dugu, Lizarran euskaraz bai, bizi eta hazi gara, eta orain abiadura hartu eta hurrengo 50 urteetarako hegan egin nahi dugu. Ega inguruan hegan, naturaren presentzia, ingurugiroarekiko ardura. Baina beti ere oinez. Errealitatearekin bat, oinak lurrean sendo, mugarik gabe hegan eginez! Mugarik gabe eta gure ametsak egi bihurtuz.

- Bide honetan ez gaude bakarrik. Iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik edo mendebaldetik datorren edozein lagunekin bat egingo dugu. Lau haizetara euskara zabaltzen. Txoriak gure ikur. Gure arbasoen antzera elkarlanean, auzolanean. Kooperatibismoaz. Lau txori gara, denak ezberdinak eta denak bat.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu