2020/03/05 | Baztan Ikastola

Marifa eta Ainara, Lesboseko errefuxiatuak euren herrialdeetako gerrei ihesi etortzen dira Europara Lesboseko errefuxiatuak euren herrialdeetako gerrei ihesi etortzen dira Europara

Aitzineko ortziralean, Marifa eta Ainara etorri zitzaizkigun ikastolarat Greziako Lesbos irlan Siriako errefuxiatuekin izandako esperienitzia kontatzera.

ELIZONDO – Zergatik erabaki zenuten Greziako Lesbos irlara joatea?

AINARA (A)– Marifak proposatu zuen bolondres edo boluntario bidaia bat egitea eta pensatu genuen hasieran Afrikara joatea, baino gauzak ez zi-tzaizkigun ongi atera. Nik aspalditik nuen kezka bat telebistan ikusten nituelakoz errefuxiatuen ilarak eta Europara ailegatzen zirela. Badakizue 2011tik Sirian bada gerra ikaragarria eta jendeak eskapo egiten zuen, Siriatik atera oinez Europara ailegatzeko eta telebistan ikusten ziren ilerak jendea ailegatzen eta holako kanpalekuetan gelditzen. Horrekin benetan hunkituta geratu nintzen eta gure Afrikararako bidaia gaizki atera zelako, proposatu nion Marifari errufuxiatuei laguntzera jotea, adibidez Greziarat, Lesbosera.

MARIFA (M)– Eta harat joan ginen, Lesbosera, Moria errefuxiatu gunera.

Non dago Lesbos?

A– Lesbos Mediterraneo itsasoan dagoen uharte bat da, Turkia parean dagoena. Europako lehenbiziko irla da Siriatik, Iranetik edo Afganistanetik etortzen bazara. Jendea, oinez, trenez, ahal duen moduan joaten da. Turkia zeharkatu eta pare-parean ikusten dute Europa, bere ametsetako Europa, eta pensatzen dute, hemen aberatsak garela.

Zergatik etortzen dira Lesbos irlara?

M– Erran behar dizuet ere bai, jende guzti hau ez dela etortzen Europara diru bila; ohartu zaitezte, beren herrietan gerra batean bizi direla edo bizi izan direla eta orduan gehienak, eskapoz etortzen direla. Eta ez direla etortzen beraiek nahi dutelako.

A– Liskarrak, segurtasun falta, bonbak, atentatuak, haien herrialdeetan ezin da bizi. Batzuek txalupa har-tzen dute eta abiatzen dira baino bertze batzuk buelta ematen dute Turkiara ailegatzeko eta hortik Greziara pasatzeko. Eta hori penagarria da erabiltzen dituzten itsasontzi eta txalupa zahar-zaharrak, txikiak, hautsiak, zaharkituak daudelakoz eta txalupa horietan joategatik diru anitz ordaintzen dutelakoz. Batzuetan, hain egoera txarrean daude, suntsitu egiten direla eta ba-tzuk hiltzen direla.

Zein zen zuen lana han?

A– Greziako enpresa batek, janak furgonetaka eramaten zituen Moriara eta gure GKE-ak banatu egiten zituen, ez baitzuen sukaldatzeko baimenik lortu. Gosaria goizeko 8.00etan zen, bazkaria 13.00etan eta afaria 19.00etan. Janaria ahalik eta fiteen banatzea zen gure ardura. Bertzetik, goizetan furgoneta har-tzen genuen eta eri zirenak edo arreta bereziak behar zituztenei lagun-tzeko, espezialistak, okulista, dentista, sabeleko mina edo traumatologora eramateko. Lesboseko hiri handienenera, Mitilengo ospitaletara, eramaten genituen.

M– Ni bi aldiz egon naiz eta bigarren urtean bertze erakunde batekin joan nintzen. Arropa banatzea eta hondartzak garbitzea zen lan nagusia. Izan ere, errefuxiatuak iristen direnean, hotzez, izutuak, txaleko guztiak hondartzan uzten dituzte.

Nolakoa zen kanpamendua?

A– Ez sobera haundia. Dena alanbrez, hesiz inguraturik zegoen. Jende anitz bazen, zikinkeria bazen eta baziren eraikin ezberdinak. Barnean bertze eremu bat zegoen, babes handiagokoa, bakarrik bidaiatzen zuten emakume eta haurrentzat. Karpa erraldoi bat ere bazen eta hor, elkarrizketak egiten ziren Europarako paperak lortzeko: pasaportea edo bisa. Moria hiri bat bezalakoa da, bere arauekin, bere lege eta bere erritmoarekin.

M– Jendea goiti eta beheiti ibiltzen zen egun osoz. Gu ailegatu ginen egunean bazen sirena bat denbora guztian piztuta zegoena, eta jendearen artean iskanbilaren bat zegoela adierazten zuena.

A– Gero, kanpaleku kanpoan, ber-tze karpa bat zegoen, eta etxeak, arruntenak obrako kasetak ziren eta bederen bentiladore txiki bat bazuten udararako. Udan, izan ere, bero izugarria egiten du, 43ºC. Barrakoiak, burdinezkoak direnez, izugarri berotzen dira.

Zenbat jende bizi zen han?

A– 8.000 lagun baino gehiago zeuden eta gero eta gehiago ailegatzen ari ziren. Hainbeste jende bazenez, blokeak eraikitzen hasiak ziren. Barrakoi batean baziren koltxoi ba-tzuk. Armariorik ez zen, soka bat eta poltsa batzukin antolatzen zituzten arropak, zintzilik.

M– Koltxoiak ez ziren egun guztian lurrean egoten. Egunez, paretaren kontra, eta gauez, lurrean uzten zituzten. Manta guztiak kutxa batean gordeta zituzten. Beraien etxeek iglu forma zuten, txikiak ziren.

A– Gauetan, etxeak handiak ez zirenez, denek junto egiten zuten lo, espazio gutxirekin. Eta ezezagunekin ere lo egiten zuten. Sukalda-tzeko batzuetan tramankulu bat izaten zuten eta ogia egiten zuten. Arropa garbitzeko, errekara jo behar izaten zuten ura ez zegoenean.

Dendarik bazen?

A– Baten bat. Jendeak, azkenean, beti hobetu nahi du eta batzuek bere negozioa muntatzen dute. Coca-cola, kafea, tea, txokolatea... saltzen zuten. Bertze batzuek zapatak, edo galtzak, zinturoiak, pilak, zapiak...

M– Guretzat normalak edo lortzeko errazak direnak, beraientzat ez da hala.

Zer jaten zuten?Janaria kalitate onekoa zen?

M– Beti izaten ziren gauza berdinak. Baziren dilistak, garbantzuak, arroza, oilaskoa. Suan paratu, espezieak bota... Beren erara egiten zuten, eta posible zutelarik tomateak ere gehitzen zizkioten. Tomateak ortzegunetan izaten ziren.

A– Giroan nabaritzen zen zerbait berezia gertatuko zela, egun horretan. 19.00etan janaria banatzen bagenuen jendea 16:30erako ilaran paratzen zen. Maite zutelako, gustatzen zitzaizkielako eta lortu nahi zituzten, ez zuten gabe gelditu nahi.

Gosaltzeko esnea banatzea Marifaren ardura zen. Erraten zuten esnearen kalitatea eskasa zela, beti urarekin nahasia zegoela.

Hain leku handia izanda, haurrak ez dira galtzen?

M– Haurrak beren barrakoietatik ez dira anitz urruntzen eta hor daude gurasoak, zaintzen.

A– Baina hainbertze denbora elkarrekin daramatenez herria batean bilakatu da, eta denen artean zain-tzen dituzte haurrak.

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu