2020/05/31

Oier Zenigaonaindia: Egunero egin ditzakegun gauza txikiek eragin handia duakete energiaren kontsumoan

LODOSA – Oier Zenigaonaindia, 29 urteko Durangarrak urte gutxi ba-tzuk daramatza Lodosan, Goienerreko Erribera taldeko bolondres bezala lanean. Energia berriztagarrietan (EHU) eta Bigarren hezkun-tzan (UAX) graduatua da; hezkun-tzaren ildotik etorkizuneko gizarterian kontsumo ohitura jasangarriagoak hezitzea du helburu.

Lodosan bere printzipioekin bat datorren bizimodua sortzeko leku paregabea aurkitu du; "naturaren zainketak, energia eraginkortasunak eta ezberdintasun sozialak ardura-tzen naute; uste dut balore gabeko gizarte superfizial hau mantendu ezina dela " dio. Ardura hauekin, Goienerrek daukan filosofia kooperatibista eta autogestionatua bat datoz bere printzipioekin; bertan bolondres lan egiteak asetzen ditu Oier moduko beste asko.

Hortik abiatuta, gizarteko hainbat ardura jorratzen dituzten hainbat lan-talde daude, gai ezberdinetan adituak diren pertsonekin osatuak; betiere oinarria, ekologismoa galdu gabe, honetan baitira adituak. Etorkizuneko gizarteria jasangarritasun eta ekologismoan hezitzea da beraien ardura handienetariko bat, horregatik hezkuntzara bideraturiko hainbat proiektu sortzen ari dira. Horietako bat, gu Ibaialde ikastola beraiekin lotu gintuena da; 40-30-30 proiektua.

Non hasi zen proiektua?

–Gure proiektua 40/30/30 Lodosan hasi zen, 2019-2020 kurtsoan eta zuek izan zarete lehenengoak proiektua hasten. Proiektu hau, Europan errotuta dagoen 50-50 modeloaren eboluzioa da, guk beste pausu bat eman dugu eta garapenerako kooperazioan jarri dugu helburu nagusietako bat, 50-50 proiektuari falta zitzaiona.

Proiektua zergatik deitzen da 40/30/30?

–Energia hobeto kontsumitzen dugu egunerokotasuneko ohitura txikiak aldatuz. Aurreztu dugun energia horrekin, gure fakturetan ere dirua aurrezten dugu energia (elektrizitatea edota beroa) saltzen digutenen fakturetan. Hor aurreztea lortzen dugu gutxiago gastatzen dugulako. Aurreztutakoaren ehuneko hogeita hamar bat zuek (ikasleok) erabakiko duzue zertan gastatuko den, beste ehuneko hogeita hamar bat ikastolak erabakitzen du zertan gastatzen den, eta beste ehuneko berrogei bat garapen bidean dauden proiektu sozialetan inbertitzen da. Helburua, munduaren banaketarekiko begirada kritikoa ere sustatzea da, horregatik, bidezkoena deritzogu Hegoaldeko herriekin partekatzea aurreztutakoa, justizia bilatzen dugu.

Zer da Goiener?

–Goiener etekin helbururik gabeko kooperatiba bat da non, langileen eta bolondreson lanari esker, eredu energetikoaren aldaketa bat lortzea helburu dugun. Horretarako, energia berriztagarria erosi eta saltzen diogu gure buruari gauden 12.000 bazkideon artean eta, azken urtetik aurrera, gure energia berriztagarria ekoizten hasi gara gure SorkWhtza proiektuei esker. Arrakasta izaten ari gara eta kontzientzia sortzen ari gara, helduak hezten. Hortik, hezkuntzan ere lana daukagula ikusi dugu, izan ere, hezkuntzan adituak diren bolondres taldea daukagu, eta zuek bizia eman diozuen 40/30/30 proiektuari ilusio betez begiratzen diote, lan handia egin dute eta lan bikaina egiten ari zarete, beraien partez esaten dizuet: Esker mila!

Zergatik aukeratu zen Goiener izena?

–Goiener Ordizian sortu zen, Goierri deitzen den eskualdean. Hortik "goi"eta "ener" energia atzizkitik.

Zerk bultzatu zintuen proiektua aurrera eramatera?

–Ni asko kezkatzen nau kontsumo arduratsuak eta mundua nola utziko dugun etorkizuneko belaunaldientzako (zuentzako), horregatik proiektu hau niretzat paregabea da.

Garrantzitsua iruditzen zaizu lan hau? Zergatik?

–Niri oso garrantzitsua iruditzen zait lan hau. Zuek (gazteenok) honekin lortuko duzuena, ohitura batzuk aldatzeko ikasketa da eta horrekin ez ikastolan bakarrik zuen etxeetan ere kontsumo ohiturak aldatuko dituzue, diru pixkat aurreztu ere, etxean beti ondo dator eta.

Proiektu hori egiten zenbat energia aurrezten da?

–Ba zuek zarete lehenengoak, beraz zuek esango diguzue kurtso bukaeran aurreztu duzuen ehunekoa. Gogoratzen baduzue, bolondres taldeko bi teknikari aditu etorri ziren zuei (irakasleei eta ikasleoi) aholkuak ematera. Oso-oso ondo egin baduzue aurrezpen handiak lortuko dituzue eta pixkat "viva la vida" ibili bazarete gutxiago... baina nik uste dut iritsiko zaretela gutxienez ehuneko bost batera, artista hutsak zarete eta!

Zenbat ikastoletan egiten da proiektua?

–Ikastola bakarra. Baina badaude Lodosako beste ikastetxe biak, bai publikoa eta baita Milagrosa paseokoa, han ere egiten ari dira. Zuek bezala. Gainera, puntu garrantzi-tsua da herritarrek 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan begi onez ikusi zutela proiektua bozka zaparrada jaso zuelako eta honela udaletxeari gurekin, Goienerreko Erriberako bolondres taldearekin, elkarlanean hasteko baimena eman zioten.

Nola aukeratzen da dirua nora joango den?

–Hori zuek erabakiko duzue zati bat (ehuneko hogeitamarra), lehen esan dizuedana, beste ehuneko hogeitamar ikastolak erabakiko du eta beste ehuneko berrogeia garapen bidean laguntzen duen ONG batera; erabakia zuena eta ikastolarena da baina Goienerrek ere gidatuko zaituzte, guk hainbat ezagutzen ditugu eta.

Zein izango zen horrenbeste ez konsumitzeko bidea?

–Gure esku dagoen errazena eta efektu zuzenena duena, ohiturak aldatzea da; orain zuek egiten ari zareten gauza txiki horiek; argiak itzaltzea, ordenagailuak itzaltzea, berogailua jarria dagoenean lehioak itxita mantentzea...

"Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, eredu energetikoaren aldaketa lortzea helburu nagusi duena"

 Dokumentua ikusi


Itzuli

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu