Haur Hezkuntza

0-6 urte bitartean, haurrengan ematen diren aldaketak, kognitiboak, zein bere identitate propioa eraikitzetik etorritakoak, edota fisikoak eta emozio aldetikoak, oso handiak dira. Hasi oinez ikastetik, hitzak ikastetik, komunikaziora, sozializaziora… bizitzan ez dago horrenbesteko garapena duen beste etaparik. Haurra ulertzeko moduan izan da eraldaketa, printzipio hauek oinarri hartuz: haurraren izate osoaren errespetua; konfiantza haurraren berezko garapen ahalmenean; haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionalaren bermea. Haurraren izate osoa errespetatuz, irakaslea haren bidelagun izango da, haurrari zer egin behar duen esan beharrean, egiteko gai dela eta egiteko horretan lagundu egingo diola erakutsiko diona.

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu