HERRITARRA

Herritik eta herriarentzat sortu eta izaera kooperatiboari jarraituz, auzolanean eta elkarlanean, herriari begira diharduen hezkuntza komunitatea osatzen dugu ikastolok. 111 ikastola gara, 57.000 ikasletik gora ditugu, milaka familia, eta 6.000 irakasle eta langile ez irakasle.

Ikastola eredua

EUSKALDUNA

Euskaraz ekartzen dugu mundua ikastolara eta euskaraz munduratzen gara. Gure ikasleak euskaldun konprometituak eta eleanitzak izan daitezen nahi dugu, herri euskaldun bat baitugu amets, euskaraz biziko dena, eta munduari irekia izango dena.

Ikastola eredua

HEZKUNTZA EREDU PROPIOA

Hezkuntza eredu propioaren bitartez, euskaratik eta euskaraz, pedagogia eraldatzailea ezarri dugu hezkuntza etapa guztietan, gure ikasleak munduratzen direnean izan daitezen beren buruekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaileak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak eta sortzaileak.

Ikastola eredua

ERALDATZAILEA

Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia erabiliz ari gara hezkuntza eraldatzen, biharko munduari begira. Hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko, etorkizunekoa izan dadin hobea, euskalduna, parekidea, berdea, bidezkoa, osasuntsua eta zoriontsua.

Ikastola eredua

Gure ikastolak

MECNA 2017

Facebooken jarraitu

Twitterren jarraitu