1. 1. ADINETIK 3. ADINERA Proiektua herriko zahar-etxea bisitatu eta bertan ikuskizun bat antolatzean datza. Horretaz gain 3. adinaren errealitatera hurbilduko dira.
2. HIPERTESTUAREN IRAKURKETA LH Hipertestuaren irakurketa frogak egiteko webgunea. Lehen Hezkuntzarako bertsioa.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)
3. ARTELANA NAFARROAKO ERREPIDETAN Nafarroako errepidetan eta norberaren herritik gertu dagoen eskultura publiko bat aukeratu eta aztertu ondoren artelan hori bisitatzera joateko ibilbidea eta egitaraua prestatzea da proiektu honen muina.
4. EUSKERAREN ERABILPENA BORTZIRIAN "Bortzirietako gazteak mintzo" proiektuaren bitartez, Bortzirietako DBH1 eta DBH2ko ikasleek etxean zein hizkuntzatan solasten diren aztergai dute. Azterketa estatistikoaren bitartez egingo dute lan hori eta bukatzeko, emaitzen ahozko aurkezpena egingo dute.
6. GOSARI EGOKIA Lan honen helburua lagun bati gosari egoki bat proposatzea da, kontuan izanik gosari hori hartu behar duen pertsonaren profila (adina, kirol jarduera, lan mota...) eta kostua.