17/09/27
2017ko irailaren 27an
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lideratu duen KEYCOLAB Europako proiektuaren bukaerako Konferentziara gonbidatu nahi zaituztegu. Erantsitako egitarauan ikus dezakezuenez, Konferentzia hau irailaren 27an izanen da CIVICAN egoitzan (Pío XII etorbidea, 2, 31008 Iruñea, Nafarroa) eta bertan bazkide izan diren Europako kideek beraien proposamenak azalduko dituzte.
Hitzaldi gehienak gaztelaniaz izango dira, eta beste hizkuntzetan direnean (euskara, ingelesa) aldibereko itzulpenak egongo dira.
Modu egokian antolatu ahal izateko, inskripzioak irailaren 22rako jasotzea beharrezkoa dugu. Izena emateko egin klik hemen
XXI. mendeko ikasleen konpetentzien papera birpentsatzea helburu duen konferentzia honetan zuen presentzia zinez eskertuko genuke.
ZABAL EZAZU MEZUA ZURE INGURUAN INTERESA IZAN DEZAKEEN LAGUNEN ARTEAN.