Jarriatu Facebook-en
Nafarroa, 2024ko urriaren 13a, igandea
  ALBISTEAK
 
    


JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK    

11/03/15

EZAGUTZA ELKARLANEAN ERAIKIZ

Ezagutzaren gizartea eta informazioaren aroa aldaketa-eragile handiak izan daitezke hezkuntza-sisteman. Gizartehonen garapenerako, curriculum-estrategia berriak behar dira, antolamendurakoak edo didaktikoak; lanbide honetan ezin-bestekoak diren konpetentziak erabat garatzen joateko estrategiak landu behar dira; hezkuntza-jardunaren analisirako ikuspegia zabaldu behar da, bai eta ikasleek ikastetxeanegiten dituzten ikaskuntza-esperientzien analisia ere. Antolakundeetan -eta ez bakarrik hezkuntzakoetan- berritzaileagoak izan behar dugu, sormen handiagokoak eta efizienteak, eta horrek, noski, irakaskuntza/ikaskuntza-prozesuetan aldaketak egin beharra dakar berekin.

Alde horretatik, ezagutzaren gizarte honen ezaugarrien eta garapenaren analisiak agerian utzi du ezagutza zaharkituta dagoela eta etengabe eguneratu beharra dagoela. Egoera hori izanda, antolakundeetan prestakuntzak moldaerazkoa izateari utzi dio,atzera eraginezkoa izateari utzi dio, eta proaktibo bihurtu da,aldaketa soziolaboralen eta teknologia berrien ondorioz sortutako erronkei aurre egiteko prestatua. Prestakuntza ez dago testuingurutik at; aitzitik, erakunde-proiektuaren ildoari etaantolakundearen beraren hobetze-konpromiso jakin ba-tzuen ildoari jarraitzen die. Prozesu hori dela eta, ezinbestekoa da irakasleek beren jarduteko era aztertzen ikastea, ikuspegi kritikoz aztertzea eta horri buruz hausnartzea; hau da, ikasgelako gertaerei ikuspegi ikertzailez behatzen ikastea. Ezinbestekoa gertatzen da testuinguru elkarreragile antolatuan lan egitea, horrela taldeko edo erakundeko kide guztien ekarpenak aintzat hartuz ezagutzak pixkanaka eraikitzen joateko.

Ikusten ari gara partekatutako ezagutza sortzeko eta kudeatzeko prozesuak ezinbesteko estrategia direla, antolakundearen garapenean ezinbestean laguntzeko. Nabarmentzekoa da, halaber, ezagutzaren gizarte hau hezkuntzan aplikatuz gero beharrezkoa dela irakasleek, ez-irakasleek eta zuzendaritza-taldeek, bai eta oro har ikastetxeek ere, sare etakomunitateetan lan egiten eta ikasten jakitea, eta sare nahiz komunitate horietan elkarrekin aktiboki hitz eginez ezagutza berriak sortzea. Taldeko hausnarketarako prozesuak hasteko, oso garrantzitsua da denek interes eta helburu berakizatea. Zenbait azterlan eta argitalpenek baieztatu dute hori guztia lortzeko ezinbestekoa dela lidergo eraldatzaile eta dinamizatzaile bat izatea.

Konpetentzietan oinarritutako Euskal Curriculumaren aplikazioa goian aipatutako testuinguruankokatu, eta aurtengo jardunaldietan gure hausnarketarekin,etengabeko prestakuntzarekin jarraitu nahi dugu.

San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 22 21 96  •  nie@ikastola.eus Web Mapa  •  Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en panelaCookie-en politika
aldor internet-ek garatutako webgunea