Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2025-2026
edizioko data:
Apirilak 23

Kanpainarako baliabide hauek lagungarriak sortuko direlakoan zintzilikatu ditugu hemen.

1. Emakume* izateko 60 modu irakurketa gida eskura
Emakumeak protagonista diren liburuak agertzen dira. Gidan liburu berriak zein klasikoak daude eta adinaren arabera daude sailkatuta. Genero literarioari dagokionez, era guztietako liburuak daude, poesia, ipuinak, nobelak edota saiakerak.

Gida hau argitaratzearen helburua da berdintasunari loturako balioak zabaltzea euskarazko kalitatezko liburuen bidez. Hautatutako liburuek hausnarketarako parada eman nahi diete adin guztietako irakurleei. Horretaz gain, emakumeek bizi dituzten hainbat errealitate ezagutzeko aukera eskaini nahi du. Horiek horrela, genero berdintasunera eramango gaituen bidean, proposatutako zerrenda lagungarri izatea da xedea.

2025eko martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek elkarlanean prestatu eta argitaratutako gida da. Irudiak Anne Baskaranenak dira.
Fitxategia jaitsi

2. GENERO-IKUSPEGIAREN INTEGRAZIOA LITERATURAN
JUUL kanpainan neska eta mutilen artean parekidetasuna landu nahi da eta baita generoaren integrazioaren ikuspegia zaindu ere. Horretarako, gaiarekin lotutako liburu-zerrenda aurkezten dizuegu.
Fitxategia jaitsi

3. EIBZ - HAUR LITERATURA AUDIOAK EUSKARAZ
EIBZ - HAUR LITERATURA AUDIOAK EUSKARAZ
Etxegirioan irakurtzeko zaletasunaz disfrutatzeko beste modu bat, audioen bitartez, alegia.
EIBZk eskaintzen digu aukera paregabea.
Fitxategia jaitsi

4. KARRIKIRI, Heziketa afektibo sexuala liburu-zerrenda
KARRIKIRI elkarteak "Heziketa afektibo sexuala" deituriko liburu-zerrenda osatu du eta, mezu honen bide, zuekin partekatu nahi dugu.
Liburu aholku zerrenda hau osatzerako garaian hainbat, irakasle, irakurle, guraso naiz sexologoren irizpidea aintzat hartu dute. Horretarako mezu estereotipatuetatik hurrentzen diren liburuetan jarri dute arreta, genero berdintasunean hezteko baliagarriak diren liburuak aztertuz eta hautatuz.
Fitxategia jaitsi

5. BRAILLE SISTEMAN EUSKARAZKO LIBURUAK
BRAILLE SISTEMAN EUSKARAZKO LIBURUAK

Nafarroan ONCE erakundeak duen egoitzatik bidalitako euskarazko liburuak braille sisteman.
Fitxategia jaitsi

6. HAUR LITERATURA BERDINTASUNAREN ALDEKO ALIATU
📚 HAUR LITERATURA BERDINTASUNAREN ALDEKO ALIATU 💜

🟣 Gida honetan aurkituko dituzun ipuinek berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean euskaraz hezteko lanean lagungarri izan nahi dute ⬇️⬇️

👨‍👧‍👦 Haurrei zuzendutako ipuinak eta genero ikuspegia 👓 harilkatuz, 💜 berdintasunean oinarri duen jendartea estu 💪lotuko dugu! 📒 Gozatu! 📚

Gainera... INTERAKTIBOA eta KOLEKTIBOA ere bada gure gida📚... gustuko dituzun ipuinak zuk zeuk gomendatu ahal dituzu, eta besteek gomendatzen dituztenak ere ikusgarri dituzu!

EGIN KLIK: https://parean.eus/portfolio/ipuin-ez-sexisten-gida-kolektiboa/

Lagundu gida osatzen! Eta gustua baduzue, lagundu zabaltzen! 😉

🎁 Oparitxoak aukeratzerako orduan ziur lagungarria zaizuela.😘

🔖 Parean elkartea 🔖
www.parean.eus
Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea