Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

JUUL 2017 KANPAINAREN EBALUAZIOA

17/05/03

Mezu honen bidez, JUUL kanpainaren ebaluazioa egiteko galdetegia bidaltzen dizuegu. Mesedez eskatzen dizuegu galdetegia betetzea, asko laguntzen baitigu.

Biziki eskertuko dizuegu! Egitasmoaren inguruan duzuen iritzia guri helaraztea, oso baliagarria da JUUL kanpainaren antolaketarako!

Epea erantzuteko: maiatzak 12

JUUL 2017 eb...


Juul Hauteskundeak 2017

17/04/10

Juul Hauteskundeak 2017


JUUL 2017 EMAITZEN ONDORIOEKIN LAN EGIN

17/04/07

Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar.
Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Lasai, lan gehiago ez dizuegu eman nahi, ideia batzuk proposatu besterik ez, bozketako emaitzei etekina emateko.


JUUL 2017 - HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

17/04/04

Gaur, apirilak 4, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu da, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.


V. ESPERIENTZIA: LIBURU MARKATZAILEAK

17/03/29

BAZTAN IKASTOLATIK JASOA

Azken  urtetan, "Aitatxo Pello" artista dela aprobetxatuz, bere semeak gure eskaera egiten dio eta berak noski: BAI,BAI ETA BAI!! erantzuten digu.

Markatzaile hauek bozka mahaikideek haur guziei ematen dizkiete bozka egiten duten momentu berean. Gero, mahaikideek eta ikasleek talde argazkia ateratzen dute beraien oparia erakutsiz.

Aurten PELLOk JUUL eta KORRIKA  uztartu ditu liburu markatzaileetan.

Arront politak eta ko...


JUUL HAUTESKUNDE EGUNA, APIRILAK 4

17/03/24

Datorren APIRILAK 4 JUUL hauteskunde literarioen eguna izango dugu. Mesedez, eguna heldu aurretik, ARAUTEGIAK berriz irakurri eta aipatzen diren gomendioak jarraitu. Eta, ez ahaztu, bukatutakoan aktak ongi betetzen eta guri bidaltzen eguerdia baino lehen!

Edozein gauza behar duzuela, jar zaitezte arduradunekin harremanetan (948222196).


BADATOR JUUL HAUTESKUNDE EGUNA!!!

17/03/16

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke:

  • Bozketa elektronikoaren probak: martxoak 20 eta 21
  • JUUL hauteskunde eguna: apirilak 4
  • Hateskunde eguno 4-5 argazki polit aukeratu


IRAKURKETA OHITURAK GALDESORTAREN EMAITZAK

17/03/15

Ikasleei irakurtzea gustatzen zaie?; Zein dira neska-mutiko hauentzat liburu bat aukeratzeko arrazoirik nagusienak?; Ikasleen ustez, JUUL kanpainak balio al du irakurketa bultzatzeko?; Zenbat liburu irakurtzen dute hilero? Egongelan, ikastolan... non dute gustuko irakurtzea?...


JUUL KANPAINA GIROTZEN I

17/03/08

JUUL hauteskunde-literarioen eguna hurbiltzen ari da eta gure ikastoletan giroa berotzen has gaitezke. Horretarako, iaz Erentzun Ikastolan sortu zituzten literatura sketch dibertigarri hauek igortzen dizkizuegu geletan ikus ditzazuen.

Eta, badakizue! Zuen ikastoletan horrelako zerbait egiten baduzue, partekatu gurekin!

Erentzun Ikastolako literatura sketchak


ADI!! IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK GALDESORTA (2017)

17/02/21

Juul kide agurgarriak,

Ihauteriak datoz eta hori kontuan hartuta, “Irakurketaren inguruko ohiturak” galdesorta erantzuteko epea zabaldu dugu MARTXOAK 10 arte. Oroitu, honako hau dela hirugarren aldia galdesortaren emaitzak jasotzen ditugula. Datu interesgarriak atera ditzakegu, kontuan izanda belaunaldi ezberdinei pasatu diegula. Animatu ikasleak erantzunak bidaltzera!!!


III. ESPERIENTZIA: LIBURU, JOLAS ETA JOSTAILU EZ SEXISTAK

17/02/10

Elizondoko Baztan Ikastolak aurrera eraman duen ekintza baten berri eman nahi dizuegu. Genero berdintasuna lantzeko, Elizondoko Udalaren Berdintasun Zerbitzuko langileei esker, eta liburuez, jolasez eta jokoez baliatuta, jarduera ezberdinak aurrera eraman dituzte.

Genero integrazioarekin lotutako Juul webguneko liburu-zerrendan agertzen diren hainbat liburu eskuratu zituzten Baztan Ikastolako lagunek. Liburu horietako b...


PAMIELA ARGITALETXEA - Ilargian kulunkari liburu-bilduma

17/02/09

PAMIELA argitaletxetik planteatu duten ideia dibertigarria bidaltzen dizuegu. «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak. Liburuak irakurri, deklamatu, antzeztu edo kantatu daitezke.


IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK GALDESORTA (2017)

17/01/26

Aurten ere, “Irakurketaren inguruko ohiturak” galdesorta bidaltzen dizuegu. Hirugarren aldia izango da galdesortaren emaitzak jasoko ditugula. Izan ere, datu interesgarriak atera ditzakegu, kontuan izanda belaunaldi ezberdinei pasatu diegula.

Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik. Zuen laguntzari esker aurrera eraman ahal ditugulako JUUL kanpainako ekintzak.


II. IDEIA: YOUTUBER IRAKURZALEAK

17/01/16

Oraingo honetan, proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Ikasleek liburu bat bukatzen dutenean, fitxa antzeko zerbait betearaztea ohikoa izaten da: izenburua, egilea, argitaletxea, laburpena (liburuaren kontrazaletik kopiatuta askotan) eta balorazio pertsonala. Denborarekin, ikasleen motibazioa jaisten da “bulegoko lan honekin” eta, honi buelta emateko, proposamen batekin gatoz.
Aurrekoan, neska baten Youtubeko bideoa gure eskuetara ailegatu zen eta, bertan, liburuen iruzkinak agertzen ziren.

Idazleekin topaketak: irakurzaletasuna bultzatzen

16/11/28

Idazleekin topaketak: irakurzaletasuna bultzatzen
Ibaizabalen bildutakook ikastetxeetan egin ohi dugun jardueretako bat dira idazleekin topaketak. Irakurleengan jakingura sortzen dute topaketa horiek eta bizigarri itzelak dira irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Idazleak ezagutzeko eta irakurritakoaz ditugun iritziak elkarri adierazteko bideak dira.


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruńea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea