Arratsalde on, Gaur, apirilak 21, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 18. edizioa ospatu da, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.
Esteka honetan (emaitzak, balorazioa, argazkiak) honako informazioa duzue: - Liburu eta ilustratzaile hautatuenak - Eguneko b...
Gaur ikastola batzuk bozketa elektronikoarekin hasi dira eta bihar eta etzi jarraituko dugu. Ostegunean JUUL egun nagusia izango da eta gogoratu nahi dizuegu, mesedez, BOZKETAREN AKTAK (Arautegia artxiboaren barruan daudenak) EGUERDIA BAINO LEHEN bidaltzea.
Horrela, kontaketa unean errazago egingo zaigu eta emaitzak lehenbailehen helaraziko dizkizuegu.
Arratsalde on, juulkide: Proposamen berri batekin gatoz, zuen interesa piztuko duela uste dugu. Haizeari eskuartean zeukan liburuaren pasarte bat ozenki irakurtzea eskatu genion. Pozik egin ere! Horrekin lotuta eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz, erantsitako artxiboan doakizue gurei ideia oraingoan! Zuen gustuko izatea espero dugu.
Kaixo, juulkideak: Jakingo duzuenez, gure JUUL kanpainaren izenaren jatorria, gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpena, bulling-az, mintzo zaigun liburu batean dago. Tamalez, askotan komunikabideetan gaia ateratzen da, nahiz eta horri aurre egiteko ahaleginak egiten diren. Aurkeztu nahi dizuegun liburu hau justu eskola jazarpenaz ere aritzen da. Fernando Morillo idazlearen liburua: Zauri ezkutuak. Bullying-a eskolan
Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait informazio ematera gatozkizue.
Bozketaren datari dagokionez, APIRILAK 21, OSTEGUNA izango da. Jakina, bozketa-elektronikoa egiteko, aste horretako aurreko egunetan ere aukera izango duzue (apirilak 19, 20 eta 21). Iparraldeko ikastolek data hauetan oporretan daudenez, gure proposamena da apirilak 4, 5, 6 eta 7 egitea, eta bozketaren emaitzak guri bidaltzeko azken eguna apirilaren 7a izatea. Arazoren bat ...
JUUL kanpainan neska eta mutilen arteko ezberdintasunik ez izatea landu nahi da, eta, baita generoaren integrazioaren ikuspegia zaindu ere. Horretarako, generoarekin lotuta dauden gaiei buruzko hainbat liburuen informazioa helarazten dizuegu.
2001-2014 urte bitartean argitaratu diren haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu gomendagarrienen gida. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak.