
| IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2021 Udaberria21/03/11
IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2021 Udaberria
| | 2021 JUUL ARAUTEGIAK ETA BOTO TXARTELAK 21/02/16
JUUL 2021 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak arretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, boto-txartelen ereduak igortzen dizkizuegu.
| | JUUL 2021 Kanpainaren aurkezpenak 21/02/08
Lerro hauen bitartez, eta kanpainari hasiera emateko, egitasmoaren hainbat datu azaltzen duten power point artxiboak bidaltzen dizkizuegu: - JUUL kanpaina ikastolako erkidegoari begirako aurkezpena - JUUL kanpaina familiei aurkezpena (euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz) Baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu. Laster arte, ongi izan, JUUL ANTOLAKUNTZA
| | EIBZ - Eskolako Literatur Kanona (ELK) egitasmoa21/02/02
Egitasmoaren helburu nagusiak bi dira: batetik, Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgeletan literatura hezkuntza lantzeko liburu-zerrenda Eskolako Literatur Kanona proposatzea; bestetik, liburu horiek lantzeko proposamen-didaktikoak eskaintzea.Gune honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgelan hezkuntza literarioa lantzeko materiala aurkituko duzu, deskargatzeko prest.
| | PAMIELA ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK21/01/07
PAMIELA ARGITALETXEAREN NOBEDADEAK
| | 11 ipuin klasiko bertso bihurtuta20/12/09
Bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartu nahian egindako lan honek hainbat ipuin klasiko, eta beste zenbait ez hain ezagun biltzen ditu bertso bihurtuta, musikatuta eta marrazkiz lagunduta. Denera hamaika ipuin biltzen dira: Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Txori abeslaria, Sant Jordi eta herensugearen kondaira, Zazpi antxumetxoak, Pinotxo, Oņatiko jentilak, Txitxirio txiki, Hamelingo txirularia eta Edurnezuri.
| | EIBZ - HAUR LITERATURA AUDIOAK EUSKARAZ20/11/17
EIBZ - HAUR LITERATURA AUDIOAK EUSKARAZ Etxegirioan irakurtzeko zaletasunaz disfrutatzeko beste modu bat, audioen bitartez, alegia. EIBZk eskaintzen digu aukera paregabea.
| | JUUL 2020 BOZKATUENAK 20/10/22
.jpg)
| | JUUL 2020 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK20/10/19
JUUL 2020 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK
| | IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2020 Udazkena20/10/05
IBAIZABAL, literatura nobedadeak, 2020 Udazkena
| | 2019-1 Galtzagorri Literatura Mintegiaren liburu gomendagarriak 20/09/18
2019-1 Galtzagorri Literatura Mintegiaren liburu gomendagarriak.
| | JUUL BOZKETA DATAREN INGURUAN AZKEN BERRIAK (2020/06/02) 20/06/02
JUUL kide agurgarriak, Zer moduz zaudete? Ongi espero dugu. Egoera berezi honek ekarri dizkigun bizipenei aurre egiten suposatzen dugu. Proposatu nahi dizuegu, datorren URRIAK 14, ASTEAZKENA, JUUL bozketa-eguna egitea. Ikasturtearen hasieran zuekin jarriko gara harremanetan bozketa-egunaren nondik norakoa zehazteko. Besterik gabe, segi bizkor. NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
| | GALTZAGORRI ELKARTEA - LIBURU GOMENDIO BAT EGUNERO EGITASMOA 20/03/31
Gatzagorri Elkarteak, koronabirusak sortu duen egoera berezi honi aurre egiteko laguntza emateko asmoarekin, egunero liburu bat gomendatzen du. Martxoaren 16an hasi zen egitasmo honekin. Eskerrik asko Galtzagorri Elkarteari! Ikus gaurko gomendioa: https://cutt.ly/ytTJ2qY Aurrekoak ere ikusteko, JUUL Facebookean kontsulta ditzakezue. #NiEtxeanGeratukoNaiz
| | JUUL BOZKETA DATAREN INGURUAN AZKEN BERRIAK (2020/03/26) 20/03/26
JUUL kide agurgarriak,
Ikusita Koronabirusari aurre egiteko alarma egoera luzatzen ari dela, JUUL bozketa-eguna atzeratzeko erabakia hartu da.
Egunez egun informazioak aldatzen direla kontuan hartuta, oraingoz, ez da data berririk jarriko.
Harremanetan izango gara, besarkada handia helarazi nahi dizuegu giztiei.
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
| | AZKEN BERRIAK - BOZKETA DATEN INGURUAN 20/03/13
JUUL kide agurgarriak,
Ikusita Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta SEASKAko ikastolak itxita egongo direla, printzipioz, 14 egunez Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala, JUUL hauteskunde egunari begira, honako hau erabaki du antolakuntzak: - Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastolek bozketa APIRILAREN 23an egitea.
- Seaskako ikastolek APIRILAREN 7an egitea.
Dena den, egunez ...
|
|
|
|