Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2022-2023
edizioko data:
Martxoak 30

JUUL 2012 BOZKATUENAK

12/04/23

JUUL 2012 BOZKATUENAK
Artxibo honetan liburu bozkatuenen azalak eta ilustratzaileen argazkiak bidaltzen dizkizuegu.


JUUL 2012 HAUTESKUNDEEN EMAITZAK

12/04/19

JUUL 2012 HAUTESKUNDEEN EMAITZAK
Hona hemen ondorioak zuen ikastolen lantzeko.
Mila esker egin duzuen lanarengatik.
Argazkiak bidaltzen dizkiguzuenea web-orrian jarriko ditugu.
Informazio guztiak hemen: http://dl.dropbox.com/u/668422/JUUL%202012%20Literatura%20hauteskundeen%20emaitzak.zip


JUUL 2012 - ARGAZKIAK

12/04/17

Kaixo JUUL kide, batzuk ari zarete dagoeneko bozketa egiten. Argazkiak ateratzen baldin badituzue guri bidaltzea eskatu nahi genizueke, web-orrian zintzilikatzeko. Zuek erabaki zein diren politenak eta 4 edo 5 guri bidali, kalitate onekoak. Mila esker eta animo!


JUUL 2012 LITERATURA HAUTESKUNDEAK IPARRALDEN

12/04/04

JUUL 2012 LITERATURA HAUTESKUNDEAK SEASKAko ZENBAIT IKASTOLETAN
Apirilaren 2an eta 3an egin dute bozka-eguna. 465 boto jaso dira, 408 ikasleek gustukoen duten liburuetarako eta 157 Ilustratzaileen kategoriarako. Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa.


2012 IBBY KARTELA ETA MEZUA

12/03/20

Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da aurten ere mundu osoan. Hans Christian Andersen-en jaiotzaren urteurrena delako egiten da egun horretan Haur Liburuaren Egunaren ospakizuna. Hori dela-eta, IBBYk ilustrazio eta mezu berezia argitaratzen du. Aurten, IBBYren Mexikoko atalak prestatutako kartela eta mezua jasoko dute. Juan Gedovius-ek ilustratutako kartela et...


ZANGOZAKO IKASTOLAN JUUL KANPAINA GIROTZEKO

12/03/16

Zangozako Ikastolan JUUL eguna baino lehen, zenbait ekintza egiten dituzte. Horietako bat da honako hau, haien blogean jarritako irakurzaletasun kanpaiaren sarrera. Mila esker gurekin konpartitzeagatik!
Zangozako Ikastolako bloga: JUUL sarrera


IDEIAK V - IRAKURKETAREN INGURUKO ESALDI OSPETSUAK

12/03/12

Aurrekoan, goiburuz eta esloganez zuen pasabideak apaintzeko proposatu genizuen. Jarduera horren osagarria, honako hau litzateke. Irakurketaren inguruko esaldi ezagun batzuk bildu ditugu eta zuen esku uzten ditugu. Horiekin guztiekin zer egin daiteke: pasabideetan ipini, ikasleekin partekatu, posterrak ere sor daitezke irudi bat hartuz eta esaldia erantsiz....


''Bularretik Mintzora''-k irakurtzeko zaletasuna sustatzen

12/02/23

Bularretik Mintzora egiten den EAEko 12 herrietatik 6tan, 2011n lehen aldiz azken hiru ikasturteetan egindako ekimenen eragina ebaluatu eta jaso da txosten batean. Txostenak 2009ko irailean lehen aldiz herri horietako gurasoei egindako galdekizunen emaitzak eta 2011ko maiatzean guraso horiei beraiei egindako galdekizunen emaitzak erkatzen ditu.


IRAKURKETA OHITURAK LH (4-5-6), LM (4-5), KOLEGIOA (6)

12/02/21

Ikasleei irakurtzea gustatzen zaie?; Zein dira neska-mutiko hauentzat liburu bat aukeratzeko arrazorik nagusiena?; Ikasleen ustez, JUUL kanpainak balio al du irakurketa bultzatzeko?; Zenbat liburu irakurtzen dute hilabetero? Egongelan, ikastolan... non dute gustuko irakurtzea?; ...


IRAKURKETA OHITURAK DBH, KOLEGIOA (5-4-3), LIZEOA (2)

12/02/21

Ikasleei irakurtzea gustatzen zaie?; Zein dira neska-mutiko hauentzat liburu bat aukeratzeko arrazorik nagusiena?; Ikasleen ustez, JUUL kanpainak balio al du irakurketa bultzatzeko?; Zenbat liburu irakurtzen dute hilabetero? Egongelan, ikastolan... non dute gustuko irakurtzea?; ...


IDEIAK IV - GOIBURUAK EDO ESLOGANAK

12/02/20

Irakurketaren aldeko goiburuak edo esloganak
Juul Kanpaina girotzeko goiburu edo eslogan konkurtsoa erraz antola daiteke ikastolan. Ikasle bakoitzak lelo bat proposatuko du, leloarekin karteltxoa prestatu, koloreztatu eta lelo guztiekin ikastola apainduko duzue.

 


HIRU EGUN BALEAREN SABELEAN, Patxi Zubizarreta

12/02/17

Hiru egun balearen sabelean
Egilea: Patxi Zubizarreta
Irudiak: Jokin Mitxelena Ba al dakizu, lehen, baleak euskal kostalderaino iristen zirela? Ba al dakizu gaurko estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela? Ba al dakizu, gerora, baleak urritu, eta baleazaleak Kanadaraino joaten zirela, ehundaka, milaka…? Ba al dakizu baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zela laguntzaile, eta Txo esaten ziotela?

IBBYren 33. biltzarra Londonen

12/02/14

Haur eta gazteei zuzendutako liburuak mugak zeharkatu eta herrialde nahiz kultura desberdinetara nola iristen diren aztertuko da bertan. Londonen izaera kultur anitzarekin bat datorren gaia hautatu dute aurten. Izan ere, norbaitek emigratzen duenean, berekin eramaten ditu bere kultura, tradizioa eta istorioak (belaunaldiz belaunaldi jasotakoak nahiz sortu berriak), eta London bezalako hiriek horiek guztiak biltzen dituzte.


RITA ESTU ETA LARRI, Mikel Valverde

12/02/10

Rita estu eta larri
Egilea: Mikel Valverde
Ritak arazo bat dauka: gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute, gailuak opari zekarren panpina esklusiboa barne, eta Ritak ez du jostailua inon aurkitzen. Gurasoek espero dute agertuko dela panpina eta konfiantza dute alabarengan.
ELKAR ARGITALETXEA


JUUL BLOGAK PROIEKTUA

12/02/02

Juul blogak proiektua martxan jada!
Urtero bezala, Juul blogak proiektua martxan da. Proiektu horretan, bi blogetan, ikastola desberdineko ikasleek irakurritako liburuen iritziak eta gomendapenak partekatzen dituzte.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek Irakurzaletxiki bideo-bloga
dute haien proposamenak argitaratzeko: http://irakurzaletxiki.blogspot.com ...


Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruñea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea