Olen3.gif (52759 bytes)Ai Hau Gabaren (2)

Ai au gabaren preziosoa!
Jesus jaio da Belenen
Etxe honetan sartu ote dan
billa gabiltza beronen
 
Erdiok gara olagizonak
beste erdiok arotzak
limosnatxo bat egitekotzat
bigundu bediz bihotzak
 
Ama gureak bere beiari
kaikua esne bildurik,
epel-epelik, giro-girorik,
hartu baleio gustorik
 
Hor goitik eta beraiņokoak
artzain zaharraren saltoak,
bildots handia lepoan duela
altxa ezinik orpoak
 
Belaunbikoka joan ginaden
Nazaretikan Belena,
geuk adoratu behar dugula
Jesus Maisua lehenena

(Testua. Elgoibarko ola-gizonena / Musika: R.M. Azkueren "Cancionero"-an)

http://www.eibar.org  web guneko kantutegitik hartuta.

banatz2.gif (16952 bytes)