Berri
onakin gera
Berri onakin gera
jendeak etorri
aingeruak Zerutik
digute ekarri.
Guk ere eman behar
diegu alkarri
hain da zoragarria
enbajada hori.
Oraingo notizia
egia klarua
aingeruaren esana
ez liteke duda.
Honek merezi ditu
baten lekuan bi
Beraren etorrera
santifika bedi.
Egun onak ematen
hesten gera gaurtik
bihar zelebratzeko
Pazkua-Egubarrik.
Pasatu behar degu
egun haundi hori
alabantzak ematen
Zeruko Erregeari.
Zerutarrak ari dira
musikea jotzen
Aingeruzko pilo bat
gloria kantatzen.
Artzaiak belauniko
Jesus adoratzen,
Jose eta Maria
begira zoratzen.
Guk era adora dezgun
bihotzetik hemen
gero bizi gaitezen
alkarrekin amen.
(Itsasondo, Oiartzun eta Gipuzkoako beste leku batzuetatik osatutako kopla bilduma. "Oles ta Oles" liburuxkatik hartua.)