Olen3.gif (52759 bytes)Dios Te Salbe

Dios te Sabe, Abe Maria

Jainkoak Gabon diela,

endredatzera etorri gara

lotxo goxuan daudela.

 

Garai honetan festa handiak

ospatzen dira lurrean

Gabonak eta Eguberriak

dauzkagu gure aurrean.

 

Pipa hortzetan hartuta dator

gure lagun Olentzero

opari asko ekartzen ditu

ongi portatu ezkero.

 

Hori delako kalean zehar

ibiltzen gara kantari

itxaropena eskeini asmoz

Euskal Herri guztiari.

 

Denbora era aurrera doa

zainduaz bere neurria

Urte Zaharrak Agur esanda

badator Urte Berria.

 

(Donostiako Xabier Barriolak bidalita)

banatz2.gif (16952 bytes)