Olen3.gif (52759 bytes)Gabonak

Gabonak, Gabonak, hau zoriona!!!

bertsotan hasi zaigu gaur aitona,

ajaja barrezka dago amona.

Bizarzuri, Bizarzuri

mendi gainak zuri-zuri.

Zorionak, zorionak,

bertan ditugu Gabonak

-2-

Tximini zulotik norbait sartu da,

mutur beltz, begi gorri,... aibalio!

Olentzero dela, halaxe dio.

Bizarzuri, Bizarzuri

mendi gainak zuri-zuri.

Zorionak, zorionak,

bertan ditugu Gabonak

-3-

Tranka-tranka trostan, hiru errege

hirurak datoz jator eta legez.

Intxaur goxoak ekarri mesedez!

Bizarzuri, Bizarzuri

mendi gainak zuri-zuri.

Zorionak, zorionak,

bertan ditugu Gabonak

Gabonak, festa alaiak,

Gabonak, alaitasun garaia. (bis)

Gure kaleak argiz beteak,

etxeetan zuhaitza,

suaren ondoan opariak,

aurpegietan poza.

 

Elurra, zapi txuria,

elurra, erortzen den saria (bis)

Olentzero berriz herrian,

jostailuz betea.

Abesten gaude denok kalean,

denoi zoriona!

 

banatz2.gif (16952 bytes)