Gaueko Izar
Gaueko izar argitsuena
piztutzeakin batera
Haurtxo eder bat etorri zaigu
gaur arratsean etxera.Ordu ezkeroz etxeko denok
poztu ta zoratzen gera.
Haurra delako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera.Alai ta pozik kanta dezagun
haurtxo honen etorrera
gure iluna alaitutzeko
jaio dan argi ederra.
Gaurtik aurrera atzerri hontan
zorionekuak gera
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera.
Zoraturikan aingeru pilak
elkar artean lehiaka
zeru goitikan dakarkiote
urre hutsezko sehaska.
Guk eskainiko maindire zuri,
garbi téderrak badauzka,
geroztik gabiltz haur inguruan
pozaren pozen ohiuka.
(Azkeneko paragrafoa beste iturri batetik lortu dugu eta besteekin batera elkartu dugu)