Oi
Bethleem!
Oi Bethleem!,
hala egun zure loriak,
oi Bethleem!,
ongi baitu ditiratzen
zuganik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guziak,
oi Bethleem!
Zer ohore!
Hala baitzare goratua!
Zer ohore!
Zer grazia! Zer fagore!
Zeruaz zare hautatua,
Jesusen zare sorlekua,
zer ohore!
Guregatik
Jainko bat boterez beta,
guregatik,
jausten da Zeru goratik
bai sortzen da Jesu maitea,
biktima motarik gabea,
guregatik.
Mainateran
datza haurrik aberatsena,
mainateran!
Nork zukeen sekulan erran
Zeru-lurren Jabea dena
ikusiren zela etzana
mainateran!?
Artzainekin
heldu naiz zugana lehiaz,
artzainekin,
haiek bezala nahiz egin
adoratzen zaitu, Mesias,
eta maite bihotz guziaz,
artzainekin.
Ez dut deusik,
o, Jesus, zuri eskaintzeko,
ez dut deusik,
bihotz hobendun bat baizik
eskerren zuri bihurtzeko
hainbat emaitzen pagatzeko,
ez dut deusik.