Olen3.gif (52759 bytes)Olentzero (4)

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
Jesus jaio dela
laisterka etorri da
berri ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
exerita dago pipa muturrean

arruautzatxuekin, kapoi pareakin

bihar meriendatzeko boteil arduakin

boteil arduakin...

 

Hemen heldu garade berri on batekin

gure enbajadore Olentzerorekin.

Idiak eta astoak beren karruekin

Ezin karriaturik zagi arduekin.

 

Horra...

 

Olentzero buru handia

entendimentuz jantzia

bart arratsean edan omen du

bost arrobako zagia.

 

Hori urde tripa haundia

tragatu bai duk, tragatu bai duk

tragatu bai duk zagia.

 

Olentzero begi gorri

non harrapatu duk arrai hori

itsasoko arkaitzetan

bart arratseko hamaiketan.

 

Alaitu ta poztu gaitezen

gaurko gabarekin

gure Jesus onaren etorrerarekin, ALAI

Poztu gaitezen, GAURKO gabarekin

gure Jesus onaren etorrerarekin.

ALAI.

 

(Olentzero kantaren beste bertsio bat non honen inguruko bertsoak biltzen bait dira abesti bakar batean. Andoaingo Manu Mujika eta Bittor Saenzek bidalita.)

banatz2.gif (16952 bytes)