Olen3.gif (52759 bytes)Olentzeroren Bertsoak

Abenduan gaude eta

gertu da Gabona

baina ez uste hori

denik gauza ona.

Esamin piloa da

oraintxe dagona

baina horregatikan

ez gal zoriona.

 

Olentzero badator

aurpegi ilunekin

"bonba neutrones" eta

misi rusoekin.

Olentzero ze gaizki

zauden zu gurekin!

guk pakea nahi dugu

aire garbiekin.

 

Olentzero nahi dugu

rock pixkat gehiago

ihaz izan zen baino

askoz hobeago.

Rock musika euskaraz

beharra bait dago

nahiz eta inglesa

izan nagusiago.

 

Aspaldi zen ordua

festak etortzeko

gelako lanetikan

atseden hartzeko.

Afari on batekin

tripa betetzeko

ta turroiekin ere

hotzak puskatzeko.

 

Eguna iristean

jarri gera ero

etorri zaigulako

gure Olentzero.

Bera etorri da ta,

a ze pelotero!!!

baina ikusiko dugu

bera joanda gero.

 

Olentzero joan zaigu

bere etxetxora

poltsa airez betia

han dihoa gora.

Oso triste doala

esan digu horra

ez duelako hartu

andregai Aurora.

 

Olentzero mesedez

nere maiteari

nahi duna emaiozu

ta ikatzik ez jarri.

Sari modura berriz

gure maixuari

ikatz beltzaren partez

harri bat ekarri.

 

(Donostiako Xabier Barriolak bidalitako bertso kuriosoa. Gabon kantaz betetako fotokopia zahar batzuetan agertu zen eta egilearen izena ez da ezagutzen.)

 

banatz2.gif (16952 bytes)