Juul Kanpaina - 25. urteurrena Juul Kanpaina 2025-2026
edizioko data:
Apirilak 23

13. JUUL 2023 BERRIKUNTZAK ETA INFORMAZIOAK

Kaixo JUULkide:

Idatzi honen bidez, JUUL kanpainaren inguruko zenbait informazio bidali nahi dizkizuegu:

  • Bozketa elektronikoarekin probak egiteko datak
  • Irakurzaletasuna, Ideiak - Esperientziak
  • JUUL 25 URTE, Logoa, Leloa eta Kartela
  • JUUL KANTA
  • FACEBOOK

Erantsitako dokumentuan informazio guztia dator.

Eskerrik asko eta ongi izan!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

14. ZER DA JUUL? Familiei azalpena

Kaixo, JUUL kideak:
Mezu honen bidez, familiei JUUL kanpaina zer den azaltzeko zirkular-eredua bidaltzen dizuegu.
Euskaraz+Gaztelaniaz
Euskaraz+Frantsesez
Erabilgarria izatea espero dugu, ongi izan,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

15. 2023 JUUL ARAUTEGIAK ETA BOTO TXARTELAK

Arratsalde on, juul kideak:

JUUL 2023 kanpainari dagozkion ARAUTEGIAK bidaltzen dizkizuegu. Mesedez, dokumentuak arretaz irakurtzea eskatu nahi dizuegu, izan ere, JUUL hauteskunde-eguna egoki antola ditzagun, oso inportantea baita arautegietan agertzen den informazioa (datak eta eginbeharrak) argi edukitzea. Bestalde, BOTO-TXARTELA ereduak igortzen dizkizuegu.

JUUL 25. urtemuga

GAU ETA EGUN, LIBURUAK LAGUN!


Fitxategia jaitsi

16. JUUL Jarduera zerrenda

Egun on JUUL kideak,

Iazko ebaluazioan jaso genuen proposamen hau: Irakurzaletasuna bultzatzeko ikastolen laguntzarekin bildu ditugun jardueren zerrenda modu argiago batean biltzea. Eta, halaxe egin dugu!

www.juulkanpaina.eus webgunean zintzilikatzen ditugu aipatutako ideiak eta esperientzia guztiak: https://www.nafarroakoikastolak.net/juul_ideiak_esperientziak.asp

Informazio guztia erantsitako artxiboetan bidaltzen dizuegu, baliagarria izango zaizuelakoan, ongi izan,

JUUL ANTOLAKUNTZA


Fitxategia jaitsi

Hasiera
Juul Kanpaina
Albisteak
Irakasleak
Ikasleak
Familiak
Irakurgidak
Jarraitu JUUL Facebooken NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
San Anton 3, 1.a - 31001 Iruņea (Nafarroa)  •  Tel. 948 222 196  •  juul@ikastola.eus
 
Lege Oharra  •  Pribatutasun-politika  •  Cookie-en politika
Aldor Internet-ek garatutako webgunea